Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Olatz Telletxea eta Bixen Madotz

"Jendeak gauza asko kontatu dizkigu eta badugu gogoa Xoxote Eguna bizitzeko"

Olatz Telletxea eta Bixen Madotz Xoxoteko aterpezainak dira.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Olatz Telletxea donostiarra eta Bixen Madotz iruñarrak orain bost hilabete hartu zuten Xoxoteko aterpearen ardura. Martxa hartzeko denbora izan dute eta gaur probarik gogorrena bizi beharko dute: Xoxote eguna. Beraiek, ahala ere, gogotsu daudela adierazi dute, gaurko egunaren inguruan jendeak komentario asko egin baitizkie.

Azpeitiko mendizaleen egunik garrantzitsuena da gaurkoa. Nola prestatu zarete?

Olatz : Jende askorekin hitz egin dugu eta nola izaten den azaldu digute. Horrez gain behar izango dugunaren berri eman ziguten eta astearen erdialderako jenero guztia erosia geneukan eta, poliki poliki, guztia aterpera eraman dugu. Egia esan, egun honen garrantziaz asko hitz egin du jendeak eta badugu gogoa bizitzeko.

Zer espero duzue egun honetaz?

O: Eguraldi ona egiten badu, mendizale asko igotzen dela esan ziguten eta gu prest gaude, euririk ez egitea espero dugu behintzat.

Bixen: Hauteskunde eguna da baita ere, eta nahiz eta eragina izan dezakeen arren, eguraldi ona egiten badu jendeak mendi aldera joko duela uste dut.

Bost hilabete daramatzazue Xoxoteko aterpezain bezala. Zein da denbora honetako balorazioa?

O: Primeran gaude. Hala ere, denetik tokatu zaigu, eta beti ez da erraza izan. Elurra egin zuenean, adibidez, arazoak izan genituen gauzak eta autoa igotzeko, eta gaur egun, berriz, lan asko dugu, bisita asko izaten ari baikara. Baina orokorrean oso gustura gaude.

Ba al zenuten aurretik esperien-tziarik?

B : Ni aurretik Nafarroako Belaguan eta Huescako Benaskeko aterpeetan lan egin nuen. Horrez gain, kanpinetan eta mendiarekin lotutako lanak egin ohi izan ditut beti.

Eta zergatik erabaki zenuten Xoxoteko aterpezain izatea?

O: Aterpe bat eramateko gogoa genuen eta, gainera, etxe ondoan dago Xoxotekoa eta horrek azkenean asko kontatzen du. Ia aterpe guztiak Pirinioetan daude eta urruti gelditzen dira. Hemen, aldiz, Euskal Herrian bertan gaude eta etxera joan behar baduzu egun edo momentu baterako, itzultzeko arazorik ez duzu.

Beste aterpeekiko desberdintasunik aurkitu al duzue?

B: Nik ikusi dudanez, Xoxotera jende gutxiago etortzen da lo egitera. Hemengoa, nahiz eta mendian dagoen aterpea izan, gehiago da taberna antzeko bat. Jendea igo egiten da, zerbait hartzen du jan edo edateko, eta berriro behera abia-tzen da. Besteetan gehiago ematen dira gosariak eta afariak, Xoxoten gehienbat bazkariak ematen dira. Egun pasa egiteko leku aproposean dago eta askotan ez du merezi lotan gelditzea.

Nongo jendea joaten da batik bat Xoxotera?

O : Denetarik pixka bat izaten dugu, nahiz eta gehienbat Azpeititik etortzen diren. Bailarako jende asko ere igotzen da, baita gertuko herrietakoak ere. Gero, asteburu eta igandeetan batik bat, Deba, Donostia eta Bilbokoak ere izaten dira. Katalanak ere etorri izan dira.

Azpeitia eta inguruko mendizaletasunaren egoera nola ikusten duzue?

O : Oso indartsu. Hemen orokorrean kirol asko egiten dela ohartu gara. Herri kirolaria da, beti ikusten dituzu korrikalariak, txirrindulariak edota eskalatzaileak. Afizio handia dago kirola egiteko eta mendiarekiko ere berdin ikusten dut nik behintzat.

Eta naturarekiko ardurari dagokionez?

B: Nahiz eta denetarik egon, orokorrean jendea nahiko ondo portatzen dela esan daiteke. Beti dago jendea, ordea, harri artean edota zuloetanzaborra uzten duena: latak, plastikoak, paperak...

O: Kasu puntualak dira, baina asteburuetan jendeak ohitura hartu du eramaten duen zaborra gure aterpean uzteko, baina zakar hori ondoren guk jaitsi behar dugu, eta kon-tzientziatu behar dugu, guk eramaten duguna, guk geuk jaitsi behar dugula. Orain gutxi, adibidez, kanpinean lo egitera joan zen gazte talde bat tokatu zitzaigun eta, alde egin zutenean, dena zerrikeri bat eginda utzi zuten.

Nola eramaten duzue aterpetxeko antolaketa?

B: Txandaka egiten saiatzen gara. Gu biotako inork denbora edo ordu gehiegi lanean aritu gabe.

O: Bestalde, gure lana bertan lo egiten dutenei edota Xoxotera igotzen direnei gosariak, bazkariak eta afariak ematea da.

Ikastetxeetako haurrak ere izaten dituzue astean zehar.

B: Aterpea Federazioak eramaten duen Mendizaletasunaren programan sartuta dago, beste aterpe ba-tzuekin batera. Ikastetxeetatik etortzen diren haurrek Federazioak jarritako bi monitore izaten dituzte eta hauek ekintza desberdinak antolatzen dituzte: eskalada, tirolina, rapela edota ibilaldiak, besteak beste.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DURANGO
La Feria del Libro y Disco se abre hoy
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
Esaldiak
LAS FRASES
"Afizio handia dago hemen kirola egiteko eta mendiarekiko ere berdin ikusten dut"
"Oso gustura gaude orain arte, nahiz eta neguan arazoak izan genituen elurragatik"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |