
Aritz Salamanca txapelketako trofeoarekin.argazkia: utzitakoa
Donostia. Aritz Salamanca gaztea izan zen atzoko Euskadiko XXVII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketako garailea. Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Alkarkidek antolatutako norgehiagoka horretan hamabi dantzari izan ziren lehian Pasai Donibaneko kiroldegian.
Parte-hartzaile guztiek, Itsasmendi txistulari taldea lagun zutelarik, Ormatxulo , Eskua aldatzeko soinua , Kontrapasoa etaAurkez aurke dan-tzak eskaini zituzten.
Lezoko dantzari gazteak urrezko domina, Pasaiako Udalaren trofeoa, Dantzarien biltzarreko buruzagi makila, txapela, gerrikoa eta 400 euro eskuratu zituen. Gainera, Tomas Murua Trofeoa hurrengo edizioa ospatu arte bere herriko Udaletxean gordeta izatearen ohorea lortu du.
Zilarrezko domina eta 250 euroko saria Iker Larunberentzat izan zen. Aritz Iglesiasek, berriz, hirugarren postua lortu zuen, brontzezko domina eta 175 euro lortuaz.
Haur mailetan Soinu Zahar eta Aurresku txapeldunen erakustaldia izan zen. Ane Espillak, Maria Ferreirok, Aritz Olartek eta Aitor Arrietak beren maila erakutsi zuten. n.g
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |