Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Txantxaz bustitako musika proposamena

Benito Irazoki, Benito Lertxundi eta Benito Garzia.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Benita ez zen gizon bakarreko emakumea. Horregatik, bere semeek lotura bat izan zezaten, denei Benito izena jarri zien. Benitak izugarri maite zuen musika, eta semeekin ordu luzeak ematen zituen irratiaren ondoan. Istorio kontalari ederra ere bazen, eta 30eko hamarkadako bluesmen zaharren istorioak kontatzen zizkien semeei, musikaren hasia ereinez. Musikazale amorratuak bilakatu ziren hauek, 50eko hamarkadako rock 'n' rolla maite zuten batez ere .

Benito Irazoki (gitarra eta ahotsa), Benito Lertxundi (bateria) eta Benito Garzia (armonia) dira hiru anaien izenak eta kalean dago jada beren estreinako lana: On Benito , Berako Mik estudioetan egin duten bost abestiz osatutako diskoa. Kantu gutxi grabatu dituzten arren, badute zuzenean eskain-tzeko errepertorio oparoagoa, John Lee Hooker musikariaren bertsio bat barne.

edukiak

Kolore askotako poetak

Musika munduan hainbat lan egin dituzten arren, isilean mantendu nahi dute beren identitatea eta horregatik aurkezten dituzte beren buruak Benito bezala. Gainera, mozorrotuta azaltzen dira egiten dituzten agerraldi guztietan. "Broma gisa egiten dugu guzti hau, jendeak gu Benito anaiak bezala ezagutzea gustatuko litzaiguke, ez dugu nor garen azaldu nahi", azaldu du Benito Irazokik.

Blues eta rock doinuez tindatutako abestiak aukeratu dituzte estreinako diskorako. Alta, hitzak ez dituzte etxean sortu. Alvaro Yunque poeta argentinarra; Bitoriano Gandiaga; Fatema Rakei olerkilari irandarra, eta Koldo Almandoz donostiarrak idatzitakoak hartu eta musikatu dituzte. "Han eta hemen aurkitutako testuak aukeratu ditugu, inongo ordenik gabe, eta hauek lehenago sortutako musikari erantsi dizkiogu", adierazi du Irazokik.

On Benito estreinako lana izanik, musikariek ez dute bertan abesti asko sartu nahi izan. Irazokik azaldu duenez, "aurkezpen gisa egin dugun lana da, 250 kopia egin ditugu soilik eta guk ekoiztu dugu". "Egia esan, honi ez diogu denbora gehiegirik eskaini baina etorkizunean, bi urte barru edo, disko mamitsuago bat plazaratzea gustatuko litzaiguke, On Benito diskoarekin jendeari zerbait egiten ari garela jakinarazi nahi diogu", gaineratu du Berako musikariak.

Duela bi urte sortu zitzaien hiru Benitoei zerbait ezberdina egiteko gogoa eta, momentuz, ez dute asmo berezirik, "musika egitea eta ongi pasatzea, besterik ez".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DURANGO
La Feria del Libro y Disco se abre hoy
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
diskoa
Izenburua.On Benito .
Partaideak. Benito Irazoki (gitarra eta ahotsa), Benito Lertxundi (bateria), Bentio Garzia (armonika).
Koroak. Beñardo Goietxe.
Grabazioa. Ibai Gogortza. Mik .
Abestiak.Anekdota (Alvaro Yunque), Tzi-Tzi (Bitoriano Gandiaga), Distantzia (Fatema Rakei), Egunero ni (Bitoriano Gandiaga), Klaus Kinskik xoxuarekin topo egin zuenekoa (Koldo Almandoz).
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |