Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Garai bateko baso lanen erakusle

Gutxik ezagutzen dute nola lan egiten zen lehen. Hori ezagutzera emateko, Legazpiko ZingiZango eta Burdinola elkarteek baso lanen erakusketa antolatu dute; besteak beste Santi Etxanizen laguntzaz

Santi Etxaniz, igandean erabiliko den trontza handia ondoan duela.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

T EKNOLOGIAREN eraginez, lanbide gehienak izugarri aldatu dira azken hamarkadetan. Gaur egungo gazteek ezin dute garai bateko lanak zein gogorrak ziren imajinatu ere egin. Igande honetan, ordea, gauzak nolakoak ziren ezagutzeko aukera izango dute Legazpin. Izan ere, ZingiZango euskara taldeak eta herriko ondarea zaintzeko eta ezagutzera emateko lan egiten duen Burdinola elkarteak baso lanen erakustaldia antolatu dute.

Ekitaldia Urtatzazaharreko parkean izango da, 17.00etan hasita. Hainbat lan erakutsiko dira: gurdi motzarekin enborrak garraia-tzen, hesolak egiten, egurra ba-tzen eta arpanarekin eta trontzarekin oholak ateratzen.

Horretaz gain, aizkora apustuak eta Hegialde auzoko gazteen arteko trontza lehia ikusteko, trikitilariak entzuteko, freskagarriak edateko eta ZingiZangoren kamisetak erosteko aukera izango da Urtatzazaharren.

Arpanarekin eta trontzarekin oholak ateratzen Hegialdeko gazte batzuk arituko dira. Enbor garraioan, berriz, Julian Telleria itzaina jardungo da; Egizabalgo Luxiano eta Santi Zabaleta erakusle dituela. Gipuzkoa mendebaldeko eta Nafarroako lagunak ere izango dira igandeko ekitaldian: hesolak egiten Oiartzungo Jose Luis Irastortza eta Eratsungo Patxi Lobregat arituko dira eta egurra batzen Ezkurratik etorritako gizonezko bat.

Erakustaldia prestatzeko, ZingiZangokoek hainbat legazpiarren laguntza izan dute. Oholak atera-tzeko lanean, esaterako, Santi Etxaniz aritu da. Igandean erakustaldia eskainiko duten Hegialde auzoko gazteak trebatu ditu eta lana egiteko beharrezkoa duten plataforma prestatu du.

lan gogorra

Zuhaitz onak eta tresna txarrak

Izan ere, Etxaniz urte luzetan egurrarekin lan egindakoa da. Azkoitiko Aizpurutxo auzoan jaio zen, baina ezkondu eta hamar bat urtera Legazpira etorri zen lanera. Patrizio Etxeberria enpresan hasi aurretik, zerran eta errotan aritu zen. Legazpiko lantegi handian ijezte lanean jardun zen, 58 urterekin jubilatu zen arte.

Ordutik, azken 15 urteotan, Mendilan enpresaren pabiloian egurrarekin lanean eta paseoan ematen du eguna. Besteak beste, bastoiak eta Txirbil taila elkartearentzat lanak egiten ditu.

Aipatu bezala, Santi Etxanizek gaztetan ikasi zuen egurrarekin lan egiten. Urte askotan jardun zen horretan. "Fabrikatik kanpo, basoak garbitzen aritzen nintzen", oroitzen du.

Basoko eta zerretako lana asko aldatu da azken hamarkadetan. "Garai batean enborrak eskuz jasotzen genituen gurdira, oholak bizkarrean eramaten genituen, basoak segarekin garbitzen genituen, zuhaitzak trontzaz botatzen genituen…", aipatu du Aizpurutxoarrak.

Gainera, garai hartan pagoa eta haritza bezalako zuhaitz sendoak ziren nagusi. "Gehienak pago mo-tzak ziren. Egun kanako egurra handia dela esaten da, baina orduan halako asko zeuden. Hori gutxi balitz, trontzak oraingoak baino askoz ere okerragoak ziren. Egungoak bai erreminta ederrak!", aipatu du.

Azkenaldian bere gaztaroko kontuak oroitzea suertatu zaio, igandeko saioa dela eta. Berak trebatu ditu lanean arituko diren gazteak. "Nola lan egiten zen badakit eta erakusten saiatu naiz. Bi egunetan edo aritu dira. Lana egingo dute, baina ondo egiteko ordu asko sartu behar dira. Zer edo zer egiten ikasi dute. Duela 40 bat urte utzi zitzaion horrela lan egiteari. Azkoitiko koadrila bat izan zen nik ezagutu nuen azkena", azaldu du Etxanizek.

Bere garaian, Urretxun ere erakutsi zuen trontzarekin oholak nola ateratzen ziren. "Ipeñarrietako koinatuak horretan ibilitako norbait ezagutzen ote nuen galdetu zidan eta ni neu aritutakoa nin-tzela erantzun nion. Duela lau urte izan ginen Urretxun. Errezilgo batek lagundu zidan plataforma egiten eta biok eman genuen erakustaldia: batak trontza goitik helduta eta besteak behetik. Izan ere, garai batean zuhaitzak basoan bertan zerratzen ziren", oroitzen du.

Igandeko saioa, berriz, iazko Ardanbidetako erromerian egitekoa zen, baina euria medio, bertan behera gelditu zen. Plataforma prest dago jada eta zerra Azkoitiko Errezola baserritik ekarri dute. "Halako gutxi gelditzen dira jada eta baserrietan daude", dio.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DURANGO
La Feria del Libro y Disco se abre hoy
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Lehen enborrak eskuz jaso, oholak bizkarrean eramaten eta basoak segarekin garbitzen ziren
Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |