|

Azkoitia. Gaur 20.00etan botako da Martitte auzoko Pentekoste jaien suziria. Modu honetan, gaur hasi eta asteartera bitartean, ekitaldi ugari izango dira Azkoitiko auzoan Festa batzordearen eskutik.
Suziriaren ondoren, mus txapelketa jokatuko da Martitte tabernan eta bihar 21.00etan erromeria izango da Imuntzo eta Belokirekin. Igandean 11.30ean meza ospatuko da eta 14.00etan bazkaria egingo dute. Arratsaldean, berriz, trikitilari festa izango da.
Astelehen goizean meza izango da eta ondoren, hamaiketakoa banatuko dute.
Asteartean ere, meza ospatuko dute eta gero, auzoko jatetxeak hamaiketako eskainiko die erretiratuei. 21.00etan afaria egingo dute eta Kupela taldeak giroa alaituko du. Festekin amaitzeko, baratxuri sopa eskainiko dute.
Egun hauetan egingo diren bazkari edota afarietara joan nahi duten guztiek 943 857332 edota 943 852810 telefono zenbakietara deitu beharko dute. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |