|

Azkoitia. Xabier Munibe Ikastolako Indarlan eta Udaberri guraso elkarteek antolatutako XVI. Bertso Paper lehiaketako irabazleen izenak jakitera eman ditu Azkoitiko ikastetxeak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailan, irabazlea Irati Artetxe azkoitiarra izan da; bigarren Naroa Aiertza errezildarra geratu da; hirugarren, Miriam Etxaniz eta laugarren postua, berriz, Amaia Sudupe eta Ane Alberdik partekatu dute.
Bestalde, D.B.H. 3. eta 4. mailan garaile Eneritz Arzallus errezildarra suertatu da. Bigarren postua Izaro Zinkunegik lortu du, hirugarren Tibalt Alberdi izan da eta, laugarren, Aitzol Astiazaran zestoarra. Azkoitiarren arteko bertso onenaren sari berezia, Maialen Artetxerentzat izan da.
Sari banaketa datorren maiatzaren 31an egingo da herriko Baztartxo antzokian 15.00etatik aurrera. Bertan, sarituez gain, Mikel Mendizabal, Imanol Lazkano eta Jokin Uranga bertsolariak izango dira. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |