Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

'Jaimagunea' festa izango dute bihar Zizurkilen

kultura ezberdinetako ekintzetan parte hartzeko aukera izango da joxe arregi plazan

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zizurkil. Maiatza Saltsan egitarauaren baitan, Zizurkilgo Udalak Jaimagunea: Munduari irekitako lehioa antolatu du biharko. Joxe Arregi plazan jaima handi bat, sahararrek etxe bezala erabiltzen duten denda bat, kokatuko dute. Bertan hainbat ekintza egiteko aukera izango da. Goizetik hasi eta egun osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira eta herritarrek parte hartu ahal izango dute.

11.30ean zingaroen ibilbidea egingo dute Sebastopoleko titiriteroek eta zizurkildarrek kalejiran jarraituko diete. Horren ostean, 12.30ean, Munduari Oparia proiektua aurkeztuko dute San Millan ikastetxeko ikasleek. Nikaraguako herrialdearekin duten lankidetza egitasmoaren berri emango dute.

13.00etan, aldiz, Ludoetnia izeneko ekimenera helduko diote. Arratsaldez, 17.00etan, dantza afrikarren ikuskizuna ikusi ahal izango da Joxe Arregi plazan eta hennazko tatuaien tailerrak izango dira. 18.30ean, berriz, proiekzioak izango dira eta tea dastatzeko aukera.

Iluntzean ere izango da non gozatu Zizurkilen. GauMestizoa bezala izenpetu dute gaua eta 22.00etan kapoeira ikuskizuna izango da, 22.30ean Canon flamenko fusio taldea eta, 23.45ean, Aritz Sound Sistemen musika. >m.s.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADSalud
GRIPE
Osakidetza vacunará contra la gripe
a más de 130.000 guipuzcoanos
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |