|

I PUINAK, hitzaldiak, jolasak, giza-katea, erakusketak eta jaialdia izan dituzte astean zehar Lazkaoko San Benito ikastolako ikasleek Hirugarren Mundura hurbiltzeko. Gaur, 18.00etan, San Prudentzio eraikinean izango den jaialdiarekin amaituko dute aurtengoa ere. Herritar guztiei zabalduko dizkiete ateak, bosgarren urtez, ikasle guztien ikuskizunaz gozatu eta euren diru-laguntza luzatu dezaten.
"Gure helburua kontzientzian eragin eta Rwandako Gihara herrixkako eskolari laguntasuna ematea da", esan du Jokin Izagirre Lazkaoko Rwanda taldeko kideak. "Iaz jaialdiaz gain zerbait gehiago egin zitekeela eta antolatu genuen Elkartasun Astea. Herri osoari begira eman genituen hitzaldiak, baina balorazioa ez zen ona izan eta aurten eskolara eramatea pentsatu genuen", jarraitu du.
Izan ere, San Benitoko ikasleek ezaguna dute Gihara. "Urteak dira jaialdietan, Gabonetan eta Santa Ageda bezperan, kantuan bildutako dirua bertara biltzen dutela. Laguntasun horrekin iaz herrixkako auzo batean ura bildu eta jasotzeko depositu bat egin genuen. Aurten ez dakigu zein egitasmotara bideratuko den, baina beti dute zerbaiten beharra", amaitu du Izagirrek.
Astean zehar ikasleen inplikazioa bestelakoa izaten da. Asteazkenean, esaterako, munduko jolasak kalera atera zituzten. DBHko 3. mailako ikasleek prestatu eta Lehen Hezkuntzakoek (LH) gozatu zituzten. "Taldeka banatu gara eta bakoitzak jolas bat zuzenduko du", esan zuten herenegun Jon Garmendia, Nerea Barrasa eta Jonathan Pérezek. "Guk tunelaren jokoaren ardura dugu. Asian joka-tzen da. Haurrekin bi ilara egiten dira eta puntu batetik abiatuz helmugara iritsi behar dute atzean dagoenak aurrera eginez, baina aurreko guztien hanka azpitik pasatuz. Denak pasatu behar dira eta helmugara iristen den lehenengo taldeak irabazten du". Gazteek horrelako ekimenak beharrezkotzat jotzen dituzte. "Gehiago balira, hobe, laguntzeko", azaldu dute.
Batzuentzat ez da astebeteko lana bakarrik izan, LHko 5.mailako ikasleak otsailetik ari dira horretan. "Aste honetan guk prestatutako Mundua, ehun biztanleko herrixka erakusketa ari gara LHko ikasleei erakusten. Otsailean ehun biztanleko mundua egin genuen eskolan aberastasuna nola banatuta dagoen jakiteko", aipatu zuen Maialen Otaegi ikasleak. "Ondoren, gutako bakoitza kontinente batean kokatu eta aberastasuna banatu genuen gure artean, bakoitzari dagokionaren arabera. Segidan eztabaida sortu genuen NBE erakundea irudikatuz eta norberak bere herrialdea ordezkatuz. Bideoan grabatu zen", segitu du kontatzen.
Taldeko lanarekin jarraitu zuten. "Mikrokredituak, kredituak, Rwanda, Lazkaoko pobrezia, Sahara, Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Unicef gaiak aztertu genituen, adituei elkarrizketak eginez. Hori dena jasota dago eta erakutsi eta kontatu egiten dugu erakusketan, baita bideoa ere", amaitu zuen Otaegik.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |