Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskadi      España/Mundo

Herrigintzaren kantxara egindako saltoa

Elite mailako eskubaloia alde batera utzi eta, bost urte beranduago, Xabier Mikel Errekondo usurbildarra EAE-ANV alderdiko zerrendaburu da bere jaioterrian

Xabier Mikel Errekondo, Usurbilgo plazako harrietan eserita.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ORAIN dela bost urte erretiratu zen Xabier Mikel Errekondo kirol profesionaletik. Estatuko talde onenetan jokatu zuen aurretik -Bidasoa, Teka Santander, Portland San Antonio, Ademar Leon- eta baita Europa mailako sari garrantzi-tsuenak irabazi ere. 2002an hasitako mugimendu falta amaitu da, baina, eskubaloi jokalari handi honentzat. Kantxara itzuliko da berriz Usurbilgo elastikoa jantzita. Herrigintzaren kantxara. Izan ere, EAE-ANVk herri horretan aurkezten duen zerrendaren buru izango da datorren igandeko hauteskundeetan.

"Bidasoan jokatu aurretik ere Usurbilen aritu nintzen!", gogoratu du Errekondok, bere herriko plazan. Jendeak adeitsu egiten dio diosala bi metrodun gizon honi. Izan ere, urte askotan kanpoan bizi izan den arren, jaioterria gogoan izan du. "Herrigintza" beti sentitu izan du gertu. "Hor aritu gara ekimen sozialekin eta hainbat eragilekin, eta horrek gertutasuna ematen du", gaineratu du. Azken urteotan, ordea, gehiago murgildu da arlo horretan, "aurreko udal hauteskundeetan zer gertatu zen ikusita". Ezker abertzaleko hautagaien zerrendak bertan behera utzi zituzten orain dela lau urte eta, EAren eskuetan egon ondoren, Usurbilgo alkatetza berreskuratzea dute helburu kirolari ohiak gidatutako hautagaiek.

"Askotan kexatu egiten gara, baina zerbait gehiago egitea beharrezkoa zela iruditu zitzaigun", gaineratu du. Ikuspegi horrek bultzatu zuen, beraz, udalgintzaren kantxara salto egiteko erabakia hartzera. EAE-ANV alderdiak berak defendatzen dituen "ildoak" lantzen zituela ikusita eman zuen pausoa. "Gainera, udaletxearen kudeaketa iluna, baztertzailea eta despotikoa izan da azken lau urteotan", azaldu du.

"Gogotsu" eta "ilusioz" ekin dio Errekondok hauteskunde kanpainako partidari. Izan ere, bere iritziz, herriak "premia" asko ditu: etxegintza politika "garbiagoa", hezkuntza... "Eliteko kirolaria zarenean ez baduzu ezer sentitzen zure helburuengatik, ez du inolako zentzurik horretan aritzeak. Udalgintza ere izugarrizko erronka bat da eta gogoz hartu behar da", azpimarratu du. Hala ere, "urduritasun puntu bat" ere badu, "inoiz egin gabeko lan baten aurrean" dagoelako.

lehen kontratua

Euskararekin konpromisoa

Dena den, bere kirol ibilbideak zerbait erakutsi badio, "talde lanean sinestea" da hori. Profesionala zen garaian irabazitako sariei begira-tzen die hori azaltzeko: Europako Kopa, Errege kopa, Asobal Liga, Superkopa... "Ustez ezinezko erronkak zirenak taldeko lanaren bitartez lortu izan ditugu", gogoratu du. Baina ez hori bakarrik.

Jarraitzaileen babesa eta indarra ere berekin izan zuen Xabier Mikel Errekondok jokalari garaietan. Horregatik, egindako "lanaren onuradunak" ere kontuan hartzeko konpromisoa agertzen du: kiroletan jarraitzaleak ziren eta udaletxe batean, berriz, herritarrak. "Erronkak denon artean lortzeko asmoa" duelako eta "herri dinamikoa eta bizia" osatu nahi duelako.

Usurbildarrei aurkezten dizkien proposamenen artean, berriz, bizi-tza osoan zehar defendatu duen gauza bat dago: euskara. "Baldintza bat jarri nien Bidasoarekin fitxatu nuenean, harremanak euskaraz izan nahi nituela. Barre egin zidaten, baina lortu nuen kontratua euskaraz idaztea", gogoratu du. Bide horretan jarraitzeko gogoa du, "oraindik egiteko asko dagoelako".

Alkate izatera iritsiz gero, berriz, lehen neurria ez omen da eskubaloi taldeari diru laguntzak gehitzea izango. Irri artean, aitortu du "zorretan" dagoela Usurbilgo taldearekin. "Baina herri mailatik garbi ikusten dugu euskal kirola bultzatu behar dugula besteen aurretik. Eskubaloia oso errotuta egon da herrian eta zaindu behar da", zehaztu du Errekondok.

kasperrekin hizketaldia

Aldatzeko asmorik ez

Egoera horretara iritsiz gero, beraz, jokatuko duen lehen partida erraustegiarena izango da. Izan ere, usurbildarrak garbi dauka "alternatiba gehiago" badaudela. Erakundeek gauzak "ezkutuan" egiten dituztela salatu du eta, beraz, "loteslea eta ofiziala" izango den galdeketa bat egitea nahi du, "herriaren iritzia eta kezka ikusita".

Herenegun Ciudad Realeko atezainarekin, Kasper Hvditrekin aritu zen telefonoz hizketan. "Animatu egiten naute, gertutik jarraituko nautela esanez", jakinarazi du. Gauza bera esaten omen diote beste jokalari batzuek ere, Alberto Martinez iruindarrak kasu. Baina Errekondok badaki politika "prostituitutako hitza" dela. Eta hala ere, "beharrezkotzat" jotzen du kudeaketa egiteko garaian. Hori bai, politikari batentzat "sentsibilitatea" ezinbestekoa da, bere ustez, "herriak zer eskatzen dion jakiteko".

"Saiatuko naiz nire bizimodua batere ez aldatzen. Hori gauza segurua da", azpimarratu du. Eskubaloian jokatzeko garaian eskuina zen bere esku "ona". Baina badaki ezker eskua erabiltzea beharrezko izango duela alkate izanez gero. "Pilotan aritua naiz eta ezker eskua ere ondo erabiltzen nuen. Lana elkarrekin egiteko ezker eskua, malgutasuna, ere behar da", onartu du. Bide horretan, "kanpoan bizi izanak" erakutsitakoa izango du gogoan: "Hasierako ikuspegia kontrajarria izan litekeen arren, argumentuak entzuterakoan, konturatzen zara beharbada ez daukazula arrazoi osoa".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADGipuzkoa
PLACAS SOLARES
Un nuevo decreto reduce los beneficios de la energía fotovoltaica
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esaldiak
LAS FRASES
"Euskararen baldintza jarri nion Bidasoari. Barre egin zuten arren, lortu nuen kontratua euskaraz izatea"
"Eskubaloiak erakutsi dit ezinezko diruditen erronkak taldeko lanaren bitartez lortu daitezkeela"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |