
Orain 6 urte, Gasteizko Parlamenturako izandako hauteskundeetan izandako emaitzek, garbi adierazi zuen euskal gizarteak, etorkizunari begira, euskal herriak bizi duen egoera politikoari aurre egiteko irteerak bi zutabe nagusietan oinarritu behar zela. Giza eskubideen errespetuan eta euskal herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearen errespetuan.
Agerian geratu zen, bi zutabe horietan oinarritutako estrategiak, geroz eta gehiago alderdi politiko ezberdinek duten hautesleak babesten duela. Bai ezker abertzalearen hautesleak eta bai espainiar obedientzia duten alderdi sozialista eta alderdi popularraren hautesleak.
Gehiengo nagusi harrek abian jarri zuen estrategi hartatik kanpo ez dago gure arazoari konponbiderik ekarriko dion beste biderik. Bide horren indarra, hain zuzen gizartearen borondate tinko hori da. Horrela ulertu daiteke, Ibarretxe lehendakariak, Madrilgo Kongresuan izandako agerpen publiko harren ondorioz, bai ezker abertzaleak eta bai PSOEk, hizketarako borondatea adieraztea. Prozesu berri bat abian jartzearen nahia. Zeren ezker abertzaleak eta PSOEk nahi edo ez, oinarrizko prozesua martxan dago.
Barajasen izandako atentatuaren hurrengo egunean, Ibarretxe Lehendakariak, alderdien arteko elkarrizketa beharrezkoa zela adierazi zuen, eta gaur egunean informazioek diotenez ETA eta Gobernuaren arteko elkarrizketak darrait. Euskal gizarteak ez du beste irtenbiderik utziko eta alderdi politikoek badakite behartuta daudela, herri honen aitortza jasoko duen akordioa ezinbestekoa dela. Gizarteak, ez duelako atzera itzultzea nahi, beharrezkoa dugu udal erakundeetatik eta foru aldunditik, jaurlaritzarekin elkarlanean gizartearen borondate hori errotzea eta indartzea. Bide horrek, hurrengo bi urteetan, alderdi politikoen arteko elkarrizketa eta akordio politikoa behartuko du, herri kon-tsulta batetan berretsiko dena.
Konbentzimendu osoa dut, euskal gizartek behartutako alderdi politikoen arteko akordioak, herri kon-tsulta baten zilegitasun demokratikoarekin, herri honen etorkizuna bermatuta dagoela.
Iñaki Apaolaza
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |