
Ume talde bat trikitixa jotzen Urretxun, iazko herriko festetan.argazkia: iban aguinaga
donostia. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak (EHTE) Faustino Azpiazu Sakabi (1916-1995) soinujolearen partiturak bildu eta liburu batean argitaratu ditu. Soinua paperean bildumaren hirugarren alea kaleratu du Debako musikariaren lanekin eta datozen egunotan musika eskoletan banatuko du, trikitixa irakasten eta ikasten dutenek material berria izan dezaten.
EHTEko ordezkari Alaitz Telletxeak atzoko aurkezpenean agertu zuenez, bildumaren helburua garai bateko musikariek trikitixa jotzeko zuten estiloa eta orduko errepertorioa belaunaldi berriei gerturatzea da. Gainera, irakasleek material falta izaten dutela azpimarratu zuen eta, beraz, erabilgarria izango zaiela azpimarratu zuen.
Xabi Aburruzaga izan da liburuaren egilea. Joxe Mari Iriondok urtetan zehar Herri Irratirako grabatutako Sakabi ren saioak entzun zituen eta hortik atera zituen ondoren ordenadorearen bidez paperean jarritako partiturak (grabazio horiek liburuarekin batera eskura daitekeen CDan daude). Ordu pare bat eman zituen pieza bakoitzarekin Aburruzagak, eta zein behatzekin jo behar diren notak ez duela zehaztu azaldu zuen atzo, bakoitzak partitura horretatik abiatu eta bere erara jo dezan.
EHTEk orain artean trikitixa asko galdu egin dela uste du, eta horri aurre egiteko hasi zen partiturei formatoa ematen Soinua paperean bildumarekin. Lehenengo alean Manuel Sodupe Gelatxo (1888-1953) musikariaren lanak jaso zituen eta bigarrenean Jazinto Rivas Elgeta renak(1906-1964). Sakabi ren ondoren ere, urtero beste soinujole baten grabazioak kaleratzen jarraitzeko asmoa du elkarteak.
Faustino Azpiazu Sakabi k Elgeta ren etxeraino joan behar izaten zuen gaztetan, Eibarrera, soinua jotzen ikasteko. Urte batzuk beranduago, 60ko hamarkadan eta hainbat panderojolekin aritu ondoren, Egañazpirekin Trikitilarien Lehen Txapelketan parte hartu zuen Donostian, eta irabazle suertatu zen. Ordurako haien kantuak erromerietatik kanpo ere ezagutzen zituen jendeak: Madalen Madalen, Anttoni eta Antton, Basatxoritxu eta Zure Urtebetezean bezalako abestien ondoren disko bat ere grabatu zuten.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |