
MUSIKA ez da nire zaletasun nagusietako bat. Gazteagoa nintzela bai, diskoak elkartruka-tzen eta entzuten gozatzen nuen. Ondotxo ikasi zuen behin errieta egitera jaitsi zen goiko bizilagunak. Dena den, 18 bat urte nituela irratia eta telebista nire bidean gurutzatu eta musikarekiko zaletasuna ahultzen joan zen, salbuespen gutxi batzuekin, noski. Niestzsche-ri egokitzen dioten esaldi batekin topo egin dut duela gutxi, aipu horrek dioenez "bizitza musikarik gabe akats handi bat li-tzateke". Horren hausnarrean nenbilen telebista piztu (hau bai nire "bizioa") eta albistegiaren ondoren ETB1ean emititzen duten Postdata mikro saioa nuen aurkitu. "Kontxo", pentsatu nuen, "hau kasualitatea...". Izan ere, Lesakako bandaz ari ziren. Eta egia esan beharrean, atseginez entzun nuen esateko zeukatena. Egun hauetan ere, Akelarre berbena taldeak eman zituen 33 urteren inguruko erreportajea errepikatu dute. Eta hantxe nengoen ni nire melomania berreskuratzen ari ote nintzen figuratzen. Zalantzan, horrelako segidak zerbaiten seinale izaten ohi direlako. Ordu txikitan ere, Eklipse saioa gertatu zen nire aurrean. Urduri, honengatik edo agian oherako ordua aspaldian pasata zegoelako, ostiral honetako zutabea musikari eskaintzea erabaki nuen. Hurrengo goizean aurreko guztiarekin zeharo ahaztuta, aspaldiko zalan-tza erantzutea erabaki nuen. Zein izango litzateke emaitza ETB-ri buruz galdetuz gero Interneten bideoak gorde, erakutsi eta sailkapenak egiteko YouTube gunean? Ba ni baino azkarragoa zara musika bideo bat azalduko zela asmatu baduzu. Eta tranpa egin dudala uste baldin baduzu ETB1-i buruz galdetuta emaitza antzeko bat jasoko duzu, musika talde bati egindako elkarrizketa. Garrantzirik al dauka aurreko guztiak? Hori zuk zeuk erabaki, baino mingain txarrek diotenez, musika da, kirola eta kamara ezkutu mutuarekin batera euskaldunak ez direnak erakartzeko bidea. Ez dut nik hori esango; baina, baten batek ez du uste ETB-1 musikarik gabe akats handi bat izango litzatekeela.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |