Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Gazteentzako bertso udalekuak izango dira uztailean Elgoibarko Aubixa baserrian

izena emateko epea hilaren 30era arte egongo da irekita eta parte hartzeko prezioa 165 eurokoa da

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

elgoibar. Uda honetan zerbait desberdina egin eta ongi pasatu nahi duten gaztetxoentzat bertso-udalekua antolatu du Euskal Herriko Bertsozale elkarteak Elgoibarko Idotorbe (San Pedro) auzoan kokatuta dagoen Aubixa baserrian.

Egonaldiaren bidez, ongi pasatzeko (txangoak, kirolak, jolasak...), euskara lantzeko, bertsoekin gozatzeko, bertsolarien bisitak jasotzeko, elkar ezagutu eta lagun berriak egiteko parada izango dute 15 eta 18 urte bitarteko gaztetxoek.

Egonaldiak uztailaren 12tik 21era arte egingo dira eta bertara joateko ordaindu beharreko prezioa 165 eurokoa izango da. Bestalde, izena emateko epea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik.

laguntzak Elgoibarko Udaleko Euskara Batzordeak dirulaguntzak emango dizkie Bertsozale elkarteak antolatutako udalekuetan parte hartu nahi duten herriko ikasleei. Horiek horrela, Udalak matrikularen %40a ordaintzeko laguntza emango du.

Horretarako, gaztetxoek ordaindutako matrikularen egiaztagiria eraman beharko dute Elgoibarko kultur etxean kokatutako Udaleko Euskara Sailera, beti ere, uztailaren 12a baino lehen.

Azkenik, izena eman edo egitasmoari buruzko argibide gehiago jaso nahi dutenek 943 744366 telefono zenbakira dei egin edo euskara@elgoibar.org helbidera mezu bat bidali dezakete. >j.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCiclismo
ARMSTRONG
El estadounidense anuncia su presencia en el Giro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |