Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ziritik

Non jartzen du hori?

por Xabier Euzkitze enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

d
UELA urte batzuk, tabakoaren aurkako legea urruneko egitasmo besterik ez zenean, pasadizo xelebrea gertatu zen Donostiatik Azkoitirako autobusean. Sartu da Aitor eta eseri da aurre xamarrean. Ondoan eseri zaio adin beretsuko neska bat eta, ez sí eta ez no, piztu dio zigarroa, kea Aitorri aurpegira boteaz. Aitorrek zigarroa itzaltzeko mesedez, eta neskak barkamena eskatu eta itzali. Hara orduan non oldartzen zaion txoferra mutikoari, oihuka, lepoko zainak eten beharrean: "Nor haiz hi inori erretzea galarazteko? Autobus honetan non ikusi duk erretzea debekatzen duen kartelik?". Txofer petralari hitzerdirik erantzun gabe, zutitu da Aitor eta hasi da zakila ateratzeko keinuak egiten. Txoferrak, bere onetik irtenda: "Erotu egin al haiz? Ez duk ba hemen txiza egiteko pentsamendurik izango?". Aitorrek patxadan: "Non ikusten duk hik hemen maskuria hustea galarazten duen kartelik?". Eta gure txofer ipurterrea erabat otzandu. Nor bagina, ez genuke inon kartelik behar, ez Alderdien Legerik ere, demokrazian indarkeria eta mehatxuak lekuz kanpo daudela jakiteko. Erotuta ez bageunde, sutan behar lukete milaka herritarri demokraziaren oinarri diren bozketetan parte hartzen uzten ez dieten debekuek. Diru goseak usteldu ez bagintu, ez litzateke ogasun bulegoetan "herritarren dirua ezin da ebatsi!" liokeen ohartarazpenik behar izango. Eta guk, herritar xeheok, fede handiagoa izango genuke hautetsiengan.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DURANGO
La Feria del Libro y Disco se abre hoy
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |