
Jagoba Larburu eta Eugenio Arozena, atzo Donostian.argakiza: utzitakoa
Donostia. Oiartzungo Udalak babestutako Euskarazko antzerkia zentsuraren gurpilpean 1940-80 erakusketak gaur ekingo dio bere ibilbideari udaletxeko pleno aretoan. Ekainaren 13ra arte egongo da han baina antolatzaileek Gipuzkoako beste herri batzutara eramateko asmoa dute ondoren, Jagoba Larburu kultur batzordeburuak eta Eugenio Arozenak atzo Donostian azaldu zutenez. Etorkizunean, gainera, euskarazko antzerkiari buruzko erakusketa iraunkorra Oiartzunen kokatzeko asmoa dute.
Antolatzaileek Koldo Mitxelena Kulturunean azpimarratu zutenez, erakusketaz gain, zenbait hi-tzaldi programatu dituzte bisitariek euskarazko antzerkiak 40. hamarkadatik 80.era pairatu behar izan zituen eraso eta oztopoak ezagutu ditzaten. Hitzaldien izenak hauek dira: Herri kantuak antzerkian eta antzerki kantuak herrian (maiatzak 28), Euskarazko antzerkia zentsuraren gurpilean 1940-80 (ekainak 1) eta Frankismoaren uztarripena euskal an-tzerkilarion gatazka (ekainak 5).
Antolatzaileek gogoratu zutenez, zentsuraren mehatxuak min handia egin zion aipatutako urteetan zehar euskarazko antzerkiari, etendura handia sortuz. Gainera, garai hartako zentsura zorrotzak are zailago egiten zuen Euksal Herrian lan egiten zuten euskarazko an-tzerkigileen egitekoa. Erakusketan, besteak beste, antzerki talde bakoi-tzak frankismoaren eraso horri nola erantzun zion ikus daiteke, baita zentsurak hainbat eta hainbat antzezlanetan utzitako arrasto gogorra, besteak beste, Karlistaden kronika 1833-1839 antzerkiak jasan zuena.
Zailtasunak zailtasun, gaurdaino mantendu diren idatzizko hainbat antzezlan egongo dira ikusgai Oiartzunen, horien artean batzuk originalak, Azcuren Sasi eskola (1898) edota Anastasio Albisuren Garoa (1936) eta Orain ez (1937) esate baterako.
oiartzungo udala, jabea Garaiko antzerkigileek eskuizkribatutako orrialdeak eta agertokien marrazkiekin batera, antzezlanetako pertsonaien jantzien diseinuek eta argazkiek, kartelek eta hainbat talderen esku programek denboran atzera eramango dute bisitaria. Material guztiaren jabea Oiartzungo Udala da.
Horrekin batera, taldeak, pastoralak, maskaradak eta abar erakutsiko dituzten bideoklipak ikusi ahal izango dira. Aipatutakoaz gain, euskarazko antzerki sortzaileek toki garrantzitsua izango dute erakusketan. Alde batetik, espetxean edota atzerrian zeuden sortzaileei erreparatuko die eta baita misiolari edo erlijiosoen an-tzerkiari ere.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |