Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Hamabi partaide izango ditu Euskadiko 27. Aurresku Txapeletak

aurtengo norgehiagoka larunbatean jokatuko da 19.00etanpasai donibaneko kiroldegian

Ibon Huarte, iazko irabazlea, txapelketako trofeoarekin.argazkia: iker azurmendi

ainara lasa enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Euskadiko 27. Aurresku Txapelketa izango da ikusgai larunbatean 19.00etan Pasai Donibaneko kiroldegian. Hamabi dantzarik hartuko dute parte Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak eta Alkarkide Alkartasunako Dantzari Ohiak taldeak antolatutako norgehiagoka horretan.

Aritz Iglesias, Iñigo Iraola, Iker Larunbe, Eñaut Fernandez, Jon Ibarguren, Imanol Etxebeste, Iñigo Oiarbide, Ione Vazquez, Jokin Oria, Beñat Olaizola, Eñaut Auzmendi eta Aritz Salamanca dantzariak izango dira lehian taula gainean.

Ormatxulo soinu zaharra , Eskua aldatzeko soinua (alpargata), Kontrapasa (Agurra) eta Aurkez aurke dantzatu beharko dituzte parte hartzaileek, ez , ordea, Zortzikoa . Azken hori, aurreko dantzetan puntuazio altuena lortu duten sei dantzariek besterik ez dute eskainiko, hau da, sei sari nagusiak lor-tzeko aukera dutenek.

Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak aditzera eman duenez, "aurten eszenografia zaindua eta landutakoa izateaz gain, txapelketan eskaintzen diren dantzei plazako giroa ahal den neurrian eman zaie".

Biltzarrak azaldu duenez, parte-hartzaileak soka batetik irten eta dantza eskaini behar izango dute eta, Aurkez aurke ren kasuan, aurrez aurre bi dantzari lehiatuko dira batera. Iazko irabazlea, Ibon Huarte, ez da arituko aurten, Kuka taldearekin Valladoliden dagoelako.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTE
ZINEMALDIA
Liam Neeson y Antonio Banderas protagonizarán la inauguración
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |