
Ekimenaren kartela.argazkia: j.g.a.
Donostia. Xpression elkarteak aurrera jarraitzen du kultura esparru alternatiboak bultzatzeko asmoz. Oraingo honetan Ttakuntronik ekimena jarri du abian. Horren bitartez, Lasarte-Oria "dantzaleku erraldoi" bilakatuko dute hileko azken larunbatetan. Etzi, hilaren 26an hain zuzen, herriko lau areto ezberdinetan arituko dira zenbait DJ eta sound system. Xpression taldeko Jokin Telleriak eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkarteko Aitor Uriartek atzo Donostian azaldu zutenez, helburua "dantzatzeko kultura normaliza-tzea" da.
Haien ustez, "zuzeneko musika elektronikoa bultzatzea" beharrezkoa da, Gipuzkoako zirkuitua nahiko traketsa baita. "DJek eta sound systemek espazioak lortu behar dituzte, adierazteko aukera izan dezaten", nabarmendu zuten. Horretarako, hainbat giro eta estilo jorratzeko ahal izango dute: soul, funk, hip hop, electro, house, techno, reggae eta ska, besteak beste. Ekitaldi guztien berri euskaraz emango dute, "euskara musika joera berriekin batu" nahian.
Horiek horrela, Siglo XX aretoak Iñaki Iñarra eta Imanol DJen emanaldia hartuko du eta Obelixek Bastardos Con Suerte sound system taldearena. Jalgi Kafe Antzokian Revolutionary Brothers sound system arituko da eta Udaberri tabernan Tonopan DJ. Emanaldiak doakoak izango dira eta gaueko 23.00etan hasiko dira guztiak. "Ttakuntronik denboran zehar hazten joatea gustatuko li-tzaiguke, aretoei eta artistei dagokienez, guztientzako irekita dagoelako", azaldu zuen Telleriak. Urtero, Ttakunek hizkuntza eta kulturarekin lotutako hainbat proiektu gauzatzen ditu Lasarte-Orian eta Jalgi Kafe Antzokiaren jabea da. >j.g.a.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |