Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Pasai Donibaneko auzo elkarteak lur azpiko edukiontziak eskatu ditu

jadanik inguruko herrietan lan hauek egin dituztela salatu dute bizilagunek

Barrutian egin dituzten birgaitze proiektuei zakarrontziak lurpera daitezen alegazioak aurkeztu dizkietela esan dute

Bi haur Donibaneko Santiago plazan jolasten, zaborrez betetako edukiontzien ondoan.argazkia: utzitakoa

aitziber muga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

pasaia. Donibaneko Bonantza auzo elkarteak, barrutiko arazoak sala-tzen dituen Utzikeriak ekimenaren baitan, beste eskakizun bat kaleratu du. Oraingo honetan, lur azpiko edukiontziak jartzea exijitu du, gaur egun dauden edukiontzien ordez.

"Azken urteotan Pasai Donibaneko zenbait toki birgaitzeko egin diren lanak baliatuz, Bonantza auzo elkarteak alegazio ugari aurkeztu ditu Udalak zakarrontziak lurpean jartzeko eskatuz", adierazi dute bizilagunek prentsa ohar baten bidez.

"Ez Santiago plaza berritu zenean, ez Bizkaiko plaza egin zenean, ezta Bordalabordako lanak egin direnean ere, Udalak ez ditu aintzakotzat hartu gure iradokizun eta proposamenak. Eta jakina, emaitza begi bistakoa da", kexatu dira.

Bonantzako kideek adierazi dutenez, eskatzen dutena jadanik inguruko herrietan aurrera eraman dute, adibidez, Lezoko gune historikoan eta Errenteriako auzoetako kale askotan. "Ikusi inguruko herrietan egin dutena eta alderatu gurean dagoen kuxidadearekin. Bada aldea, ezta?", galdera planteatu dute.

Bonantza auzo elkarteak prentsa oharrak ez ezik, beste bi bide erabili ditu bere aldarrikapenak jakitera emateko. Asteburuetan, Santiago plazan panel erakusketa bat jartzen dute eta argazkiak erabiltzen dituzte arazoa irudika-tzeko. Bestalde, http://astakeriak.blogspot.com webgunean zintzilikatzen dituzte ateratako argazki guztiak eta jendeak bere iruzkinak eta azalpenak argitaratu ditzake bertan.

Edukiontziena aurten egin duten bosgarren salaketa izan da, otsailean hasi ziren Utzikeriak ekimenaren barruan. Harrez geroztik, Puntas pasealekuaren egoera salatu, gune historikoaren kableak lur azpian sartzeko eskakizuna egin, ur zikinen azpiegitura konpontzeko exijentzia bota eta aparkalekuaren arazo larria konpontzeko Bizkaia plazan lurpeko aparkaleku bat eraikitzea proposatu dute. Bonantza auzo elkarteak urteak daramatza salaketa hauek egiten, baina horretan jarraituko duela esan dute.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
QUINCENA
Petra Lang y Ben Heppner actúan hoy con la ONE en el Kursaal
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Bonantza elkarteak 'Utzikeriak' ekimenaren baitan egin duten bosgarren salaketa izan da
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |