
Donostia. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasle talde batek Harrabots, ikasleon kazeta jarri du abian. Aldizkaria euskara hutsean argitaratuko dute bi astean behin, euskal kultura sustatu eta gainerako ikasleak dinamizatzeko asmoz. Izenburuak dioen moduan, zarata sortu nahi dute bultzatzaileek, baita ideologia kontuen gainetik ikasle guztientzat eta ikasle guztiena izango den produktua sortu ere.
Kazeta bi ataletan banatuta dago, bata Harrabots bera eta bestea Iri-tzia . Bigarrenean sinatutako artikuluak kaleratuko dituzte, beraz, erantzukizuna bertan parte hartzen duen egilearena izango dela argitu zuten gazteek. Lehen atalean, berriz, politika alde batera utzi eta zenbait atal finko garatuko dituzte: Apezak pulpitutik , gai bat hartu eta horren inguruko istoriotxo bat jasoko duena; Fakultatetik , unibertsitateari buruzko gaiak jorratzeko, eta Ezagut , kultura munduko pertsona edo talde bat irakurle gazteei ezagutzera emango dien atala. Komiki bat ere izango da aldizkariko orrietan eta, azkenik, Euskaldun jaio nintzen sailak euskararen inguruko gogoetak jasoko ditu.
Egitura horrekin bi Harrabots kaleratuko dituzte ikasleek, bata Bizkaian eta bestea Gipuzkoan. Bakoitza talde batek egingo du, nahiz eta biak koordinatuta egongo diren. Momentuz, hamar bat ikaslek osatzen dute erredakzio bakoi-tza, baina aurkezpen ekitaldian adierazi zutenez, interesa duten ikasle guztiek izango dute aurrerantzean ekimenean parte hartzeko aukera. Gainera, Arabako campusean ere talde bat osatzeko asmoa agertu zuten, hirugarren Harrabots bat sortu ahal izateko.
EHUko Euskara Errektoreorde-tzak diruz lagundu du ekimena eta, guztira 1.500 ale banatuko dituzte doan, unibertsitatean bertan. Uda baino lehen beste bi zenbaki kaleratuko dituzte eta oporren etenaldiaren ondoren itzuliko da aldizkari berria. >n.g.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |