
Iban Zaldua idazlea.argazkia: n.g.
Donostia. Dk Literatura programaren baitan, gaur, 19.30etik aurrera eta Donostiako Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan (San Jeronimo kalean), Iban Zaldua eta Harkaitz Cano idazleek euskal ipuingintzaren panoramaz jardungo dute, Uxue Apaolazak moderatuko duen mahai-inguru batean.
Neguaren etorkizunak, (euskal) ipuingintzari begirada, bi narraziogintza jakinetatik abiatuta izenburupean interesatzen zaien ipuingintza motari buruz, autore, liburu eta korronteez mintzatuko dira sortzaileak.
erantzunak Hala, hainbat galderari erantzuten saiatuko dira: Ipuinak zer du nobelatik eta zer poesiatik? Euskal ipuin bildumen ekoizpen oparoa (erlatiboki) azpigarapenaren edo modernotasunaren isla da? Zer da garrantzitsuagoa euskal narraziogintzan, edukia edo forma? Gogoeta egiteaz gain, idazleek ipuin labur bana irakurriko dute ekitaldian zehar. Gainera, eta horrelako ekimenetan ohikoa den legez, amaieran solasaldirako aukera egongo da.
protagonistak Harkaitz Cano Lasarte-Orian jaio zen 1975 urtean. Zuzenbidean lizentziatua da eta Lubaki Banda literatur taldeko sortzaileetako bat izan zen 1993an. Euskal egunkarietan kolabora-tzeaz gain, irrati eta telebistarako gidoigile gisa ere lan egiten du. Hainbat liburu idatzi ditu eta, besteak beste, Euskadi Saria eskuratu zuen 2005 urtean Belarraren ahoa lanari esker.
Iban Zaldua 1966. urtean sortu zen Donostian, eta 2006ko Euskadi Saria eskuratu zuen Etorkizuna: hamabost ipuin ia politiko lanagatik. Gasteizen bizi da eta irakasle gisa egiten du lan Euskal Herriko Unibertsitateko Historia fakultatean. Besteak beste, Gezurrak, gezurrak, gezurrak etaTraizioak liburuak idatzi ditu euskaraz. Gazteleniazko literatura jorratu du, eta baita haur eta gazteei zuzendutakoa ere, Kea ur gainean edo Ile luzeen kondaira bezalako istorioekin. >n.g.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |