
Lazkaoko herriko plaza.argazkia: ruben plaza
LAZKAo. Herriko udalak iazko abenduan onartutako aurrekontuei begirada bat ematerakoan gauza bat geratzen da garbi: udalbatzak azpiegituretara zuzendu zuen ahalegin ekonomiko handiena. 7,4 milioi eurotik 3 baino gehiago, hain zuzen ere. Datorren urteetara begira, baina, kirola eta aisialdia bultzatzera zuzendutako azpiegiturak gailenduko dira herrian, zihur asko.
Areria kulturgunea eta gerontologikoa laster izango dira amaituta eta, urbanismo aldetik garrantzitsu izango diren beste proiektu batzuez gain, badirudi herritarren kirol eta aisialdi uneak asetzeko beharra nagusituko dela datozen urteetan. Helburu horrekin osatutako azpiegitura batzuk definituta daude jada. Epe laburrera begira, adibidez, Harizti Handi futbol zelaian belar artifiziala jarriko dute. Horrela, Udalak bertan egin beharreko aldaketak amaitutzat joko ditu.
Hortik aurrera, igerilekuan eta kiroldegian jarriko dute lazkaotarrek interesa eta ardura. Izan ere, abenduko aurrekontuek jada jasotzen zuten moduan, datorren legealdian kanpoko igerilekuaren proiektua erredaktatzen hasteko konpromisoa ontzat eman zuen udalbatzak.
Izan ere, aspalditik dator igerileku ireki bat sortzeko, lazkaotarrak inguruko herrietara joaten direla ikusita, baina estalitakoak ere berrikuntzak behar ditu. Behin hori onartuta, aukerak oso zabalak izan litezke aisialdirako eta kirolerako etorkizuneko gune hori osatzeko garaian. Alde batetik, igerilekua non kokatu erabili beharko du udalak, eta badirudi kiroldegi ingurua dela horretarako tokirik naturalena. Bi igerilekuak, kanpokoa eta barrukoa, toki berean egitearen aukera ere hor dago. Datozen lau urteetan udala gidatuko dutenak zein izango diren zain, garbi dago proiektu horrek kiroldegiari ere eragingo diola. Eta lazkaotarren artean ere eragin handia izango duela. Batez ere kirolzaleenen artean. >j.i.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |