Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Uholde guztien gainetik

oztopoak oztopo, normaltasunez eta festa giro bikainean ospatu zen atzo herri urrats

Milaka euskaltzalek utzitako diruarekin Baionako Lizeoa handitu eta Kanboko Kolegioa berrituko ditu Seaskak

Milaka pertsona arratsaldean izan zen Gatiburen kontzertuan, Nafarroa gunean.argazkia: iker azurmendi

arantzazu zabaleta enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

senpere . "Semea ikastolara eraman nuenean bost ume ziren Kanbon. Orain, 120 baino gehiago dira. Zertarako ari garen lanean badakidu eta, horrela, lortuko dugu". Juliette Bergovignan Makeako guraso bat da, Hazparnetik gertu. Urtero bezala, Herri Urratsen lanean aritu zen atzo, informazioko gunean azalpenak ematen laguntza eskatzen zuten guztiei. Eta urtero bezala, milaka eta milaka izan ziren aurretik pasa zirenak. Izan ere, uholdeak uholde, jaialdia arrakastatsua izan zen beste behin.

Aste guztia pasa zuten gogor lanean antolatzaile eta Euskal Herri guztitik gerturatutako boluntarioek dena prest egon zedin duela hamar egun izan ziren euriteen ondoren. Eta atzo, euskaltzaleek ez zieten hutsik egin. Ez Seaskari, Iparraldeko Ikastolen Elkarteari, eta ezta Senpereko herriari ere, uholdeotan kalteak jasan zituztenentzat ere elkartasuna eta dirua utzi bai-tzuten lakuaren inguruan bildu zirenek. Iaz bezala, 80.000 inguru izan ziren bisitariak.

Normaltasun osoz igaro zen eguna. Eguzkia lagun, goizeko 10.00etan jada umeen kotxeek lagun taldeak saihestu behar zituzten ibilbidean zehar. Tiketak lortzeko leihatiletan kolak osatzen hasi ziren eta baita bokatak eta taloak saltzen zituzten postuetan ere. Haurren Xokoa umez gainezka zen eguerdirako, postuetatik txistorra eta xolomo usaina ateratzen zen eta guneen arteko zelaietan kokatzen hasi ziren ibilbidea jada osatu zutenak. Ausartenek aurreko urteotan baina marroixkago zeuden lakuko uretan bainatzeko aukera ere ez zuten galdu.

Festa giroak gora egin zuen arratsaldeko lehen orduetan, eta oraindik Senperera iristeko errepidean kotxe ilarak luzeak ziren. Ordurako goizean hain ugariak ziren familien lekua gazte koadrilek hartu zuten. Haizearen beldur ziren antolatzaileak eta astintzen hasi bazen ere, eguzkia nagusi zen. Lakuaren inguruko guneetan ekitaldi nagusiak hasita ziren eta eszenatokien aurrean koadrilak pila-tzen hasi ziren. Jendetsuenen artean, Kerobiaren emanaldia Lapurdi gunean eta, bereziki, sarrera nagusiaren ondoan kokatutako Nafarroa gunean Eraso eta Gatibuk eskaini zituztenak.

Euriteen ondorioz, betiko zelaitik mugitu behar izan zituzten Nafarroa gune horretako taula eta gainerako postuak eta aparkalekuan egokitu zituzten. Zelai hori zen, hain zuzen, enborrak lurrean eta lur zatiak erorita, uholdeen kalteak agerian uzten zituena.

oztopoak saihesten Zailtasunei aurre egiten ohituta daudela ikastolak gogoratu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Miren Azkaratek. Bada, atzo 24. urtez ospatutako Herri Urratsek oztopoak gainditzen badakiela frogatu zuen, "eta egoera zailetan etsipenari aurre egiten", Seaskako lehendakari Isabel Xarritonek laburtu zuenez. Azken urteak, diru laguntza eskasekin, zailak ari direla izaten ikastolentzat azpimarratu zuen Xarritonek, baina elkarteak lortu dituen 25 ikastetxe eta 2.000 ikasleak Iparraldean euskararen etorkizuna bermatuko dutenak direla gaineratu zuen. "Ameslari trebea izan behar zen zortzi ikasleko gela batean euskarazko irakaskuntzan sinisteko", gaineratu zuen.

Garai horiek, baina, iragan direla eta beste ziklo bat hastekoa dela uste du Seaskak eta haur hezkun-tzan ez ezik, bigarren hezkuntzan ere euskara zabaltzea da oraingo erronka. Horregatik, atzo lortutako diruarekin Baionako Bernat Etxepare Lizeoa handituko dute eta Kanboko Xalbador Kolegioa berrituko. Ikastetxe hori izan zen, hain justu, duela 24 urte egin zuten lehen Herri Urratsen lortutako diruarekin zabaldu zutena.

Orduan eta orain, antolatzaileek eta Ikastolen Elkartekoek auzolana ezinbestekoa dela nabarmendu zuten. Senperetar, lapurtar eta gainerako herritako boluntarien arteko auzolanak egin zuen posible atzoko jaialdia eta elkarlanean egingo dute hemendik aurrerako bidea ikastolek. "Politikariei itxaroten ez garelako geldituko", Ikastolen Konfederazioko presidente Koldo Tellituk adierazi zuenez.

Bisitariak Senperetik aldentzen hasi ziren arratsaldeak aurrera egin zuenean, eta haizea gogorrago astintzen hasi zenean. Haien atzetik, baina, Iparraldeko ikastolek jaso zuten sekulako bultzada eta gaur kontatu beharreko dirua utzi zuten. Izan ere, Herri Urrats bukatu baino lehen, garbiketa lanak egitea tokatuko zaie gaur antolatzaileei. Horretan ere lagundu nahi duten boluntarioak besoak zabalik hartuko dituzte.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BERGAMÍN
Amigos del poeta José Bergamín reivindican su figura como escritor
UN VERANO MUY NUESTRO
ZEANURI CONSERVA GRANDES VESTIGIOS
El túnel del tiempo
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |