Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Euskarazko hedabideen kontsumoa %20koa da zarauztarren artean

ikertzaileek herri euskalduna izanik arlo horretako desoreka nabarmendu dute

Kostaldeko herrian komunikabide gehiago irakurtzen dira bertako hizkuntzan Hego Euskal Herriko datuekin alderatuz

Aztiker ikerguneko zuzendaria, Iñaki Iurrebaso eta Euskarako zinegotzia, Imanol Lasa, atzoko prentsaurrekoan.ARGAZKIA: a.L.

ainara lozano enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz. Euskarazko hedabideen kontsumoa %20koa da Zarautzen, herritar gehienak euskaldunak izanik (%71), desoreka nabarmendu du Aztiker Ikerguneak egindako azterketak. Gazteleraz kontsumitzen da nagusiki (%80) Zarautzen. Euskal Herrian egin den horrelako lehen ikerketa da.

"Euskaraz diharduten hedabideak ugaritu egin dira azken urteotan. Gaiaren inguruko datuek, ordea, agerian uzten dute hedabideen euskarazko kontsumoa nahikoa apala dela", nabarmendu zuen Euskara zinegotzia den Imanol Lasak, atzo, hotel Zarautzen eskaini zuen prentsaurrekoan. Aztikereko zuzendaria den Iñaki Iurrebasok azaldu zituen datu teknikoak. Ikerketa egiteko 5 eta 70 urte bitarteko 1.021 herritarri buruzko informazioa eskuratu du Aztikerek. 2006ko maiatzaren 23a eta ekainaren 17a bitartean egin zuten lana. "Hedabideen alorrean euskarak Zarautzen duen tokia ez dator bat herriko zoru soziolinguistikoarekin", adierazi zuen Iurrebasok. Hala ere, Zarautzen Hego Euskal Herrian baino euskarazko hedabide gehiago kontsumitzen dira. Adinaren arabera, haurrek euskarazko telebista kontsumitzen dute eta zaharragoek euskal hedabideak ikusteko eta irakurtzeko ohitura handiagoa dute, gazteagoek baino.

jardunaldiak Gaiaren inguruko hausnarketa egiteko, maiatzaren 10eaneuskara.dat jardunaldiak egingo dituzte hotel Zarautzen. Aurkezpena 9.30ean izango da eta, ondoren, Euskara eta hedabideak Zarau-tzen, 2006 ikerketaren emaitzak azalduko dituzte. Hamaiketakoa 11.30ean egingo dute eta, ondoren, Hedabideen kontsumoa euskararen berreskurapen prozesuan izeneko mahai-ingurua izango da. Ikerketaren inguruko irakurketa soziolinguistikaren ikuspegitik egingo dute Iñaki Martínez eta Jose Inazio Basterretxea, EHUko irakasleek eta Pablo Suberbiola, Klusterreko teknikariak. Bazkaria ere antolatu dute eta erreserba egin nahi duenak 943 593006 edo 695774434 telefono zenbakietara deitu beharko du.

Arratsaldean, Euskarazko hedabideen erronkak mahai-ingurua eskainiko dute Manu Castilla EiTBko Komunikazio zuzendariak, Martxelo Otamendi Berria ko zuzendariak, Iñaki Uria HamaikaTelebista ko zuzendariak, Iker Martinez Topaguneko idazkariak eta Gari Berasaluze kazetariak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Komunikabideen inguruko hausnarketa egingo dute, maiatzaren 10ean 'euskara.dat' jardunaldiekin
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |