|

zarautz. Liburuaren Egunaren baitan, Miguel de Cervantes Saavedra idazlearen heriotzaren eguna ospatzeko, urtero legez, Zarautz eta Zumaiako Kultura saileko arduradunek hainbat ekitaldi antolatu dituzte bihartik aurrera.
Zarautzen asteazkenean 17.30etik 18.30era Pello Añorgak ipuin kontaketa eskainiko du Liburuaren Egunaren inguruan, Sanz Enea kultur etxean. Zumaian aldiz, Liburuaren Astea antolatu dute eta bihar hasiko dira ekitaldiak. Asto bat hipodromoan ipuin kontaketa eskainiko du Gorringo taldeak, 17.30ean, Foronda kultur etxeko haur liburutegian.
Asteazkenean, Liburuzainaren bahiketa antzezlana egingo da, 17.30ean, Zumaiako Foronda kultur etxeko haur liburutegian. Xoxipe taldeak aurkeztuko du obra. Buka-tzeko, ostiralean, 22.00etan, Erredakzioa itxita antzezlana ikusteko aukera izango da Zumaiako Aita Mari Aretoan, Patxi Santamaria aktorearen eskutik. Bestalde, Zarauzko Sanz Enea kultur etxeak liburu, CD, DVD eta bestelakoak jasoko ditu hilabete honetan. >a.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |