|

tolosa. Tolosaldeko lau talde izango dira Gipuzkoako ordezkariak Euskal Herriko Haur Kantari Txapelketan: Tolosako Ixilezinak taldea, Klara Urteaga eta Irati Sorondo bikotea eta Garazi Egiguren bakarlaria eta Villabonako Ane eta Uxue Urruzola bikotea.
Euskal Kantuzaleen Elkarteak modu berri batera antolatu du aurten txapelketa. Gipuzkoan norgehiagoka izan beharrean, bi jaialdi egin ziren martxoan zehar, Azkoitian eta Tolosan (Leidor aretoan, martxoaren 31n). Guztira 28 talde, 6 bikote eta 4 bakarlari aritu ziren jaialdi horietan, 300 bat haur guztira.
Horien artean, aditu talde batek Euskal Herriko Haur Kantari Txapelketako finalean Gipuzkoa ordezkatuko duten lau taldeak aukeratu ditu. Finala ekainaren 10ean izango da Biarritzen, Gare du Midi antzokian. Bertan zazpi herrialdeetako txapelketetan edo jaialdietan sailkatutako haurrek parte hartuko dute.
Hiru talde tolosarrak Laskorain ikastolakoak dira: Ixilezinak taldea Laskorain Abesbatzako kide batzuk osatzen dute, Klara Urteaga eta Irati Sorondo bikotea Isidro Larrañaga musika eskolako ikasleak ere badira eta Garazi Egiguren bakarlaria Esnaola-Urruzola musika eskolako ikaslea da. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |