Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

oiartzunek añarreko herri bidea eta zubia hobetuko ditu

Udalak 125.000 euro inbertituko ditu itxarote eta azelerazio ildoak eraikitzeko

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

oiartzun. Oiartzungo Udalak Astigarraga bidean, GI-2132 errepidean kokaturik dagoen sarbide bat hobetzeko lanak hastea erabaki du. Lan hauek 125.000 euroko aurrekontua izango dute eta kontratazio txostena esleitzeko lehiaketa jada martxan dago.

Astigarraga bideko bidegurutze hau oso arriskutsua dela aipatu dute herritarrek hainbatetan. Beraz, hemendik gutxira hasiko diren lanei esker, itxarote eta azelerazio bideak eraikiko dira. Gainera, Añarreko zubian hobekuntza lanak ere egingo dira, zubia zabalduko da, bertako bizilagunak segurtasun eta erosotasun osoz igaro daitezen.

Sarbide honetan egingo diren lanek, Ugaldetxo auzoko Añarreberri, Añarrezarra, Erramuntxiki, eta Sorozaneta baserrietara eta baita Errenterian kokaturik dauden zenbait baserritara ere sarrera zein irteerak hobetuko dituzte.

Inbertsio honek herri bideen hobekuntzaren politikari eusten dio. Azken bi urteetan Oiartzungo Udalak lan hauetan 1,4 milioi euro inbertitu ditu. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
PHOTOMUSEUM
Zarautz muestra los aparatos que precedierona la fotografía
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |