|

Hainbat segurar argazkiak ikusten erakusketaren inaugurazio ekitaldian.
a RANTXA Ugaldek 2003an argitaratutako Segurako historia liburua izan zuen abiapuntua argazkiak biltzen hasteko. Gurasoen irudia ikusi zuen argitalpenean eta, hori lortu nahian, udaletxera jo zuen. Han zeudenak utzi zizkioten eta eskaneatu egin zituen. Gurasoena lortu arte, ordea, urtebete joan zen.
Mezu bat argi du Ugaldek, eta hala zabaldu zuen erakusketaren irekiera ekitaldian: "Udaletxean dauden argazkiak denonak dira". Paperean daude zintzilikatuta zaharrenen kopiak, baina ez guztiak. Besteekin erakusketa aretoan ikus daiteken DVD bat editatu zuen.
Irudiak bildu ondoren laguntza eske jarraitu zuen Ugaldek. "Gurasoen argazkia ez ezik, hainbat bizipen aberats lortu ditut ibilbide honetan. Irudietan agertzen den jendea nor den jakin nahi nuen eta herritar askoren laguntza jaso dut horretarako. Oraindik ere proposamen bat luzatu nahi dut, izan ere, lan hori ez dago bukatuta eta denon artean egin behar dugula uste dut. Argazkien kopiak daude horretarako. Atzealdean idatzita daude irudietako jendearen izenak. Hu-tsuneak bete eta akatsak zuzendu nahi ditugu orain".
Une ederrak bizi izan ditu Arantxa Ugaldek zeregin honetan. "Izeba dut Salamancan eta berak lagundu zidan argazki batzuk dokumentatzen. 96 urte zituen orduan eta oso hunkigarria izan zen berak bere aita argazki batean deskubritu zuen momentua bizi-tzea", gogoratu zuen.
Ugaldek batetik bestera ordu asko pasatu dituela, baina asko gozatu duela esan zuen. Herritarrak maia-tzaren 13ra arte zabalik izango den erakusketa ikusi eta tertulietan parte hartzera gonbidatu zituen. Solasaldiak hilaren 6ean 12.00etan eta 12an, 17.00etan izango dira Ardixarran bertan. "Oso polita da ahaztutako aurpegi eta lekuak ikustea", amaitu zuen Ugaldek.
irudi bat
Istorio asko ezkutuan
Bildutako irudi zaharrenak 1892 eta 1897koak dira. Segurako prozesioan parte hartu zuten hainbat pertsona ikus daitezke bertan. Bi argazkien artean desberdintasun bat dago: erromatarren jantziak.
Laureano Telleriak ezagutzen zuen honen inguruan garai hartan gertatutakoa. "1892koan, oraindik, arropa zaharrekin daude soldadu erromatarrak. 1897an berriak estreinatu zituzten, gaur egun erabiltzen ditugunak. Martin Lardizabalek ekarri zituen Parisetik, berak ordainduta. Ez bakarrik jan-tziak. Eramango zituzten pertsonak ere berriak jarri zituen betiko soldaduak baztertuz. Sekulako haserreak izan ziren horregatik familien artean", kontatu zuen.
Inauguraziora hurbildu ziren segurarrak arretaz ekin zioten argazkiak ikertzeari. Ugaldek egindako argazkiak uzteko deialdiaren inguruan mintzatu zen Inma Aristimuño. "Amaren etxera joan eta bilatzen hasteko gogoa ematen du. Etxe askotan izango dira gehiago", esan zuen. Pello Agirrezabalek lanaren balioa goraipatu zuen. "Herriaren memoria berreskura-tzeko tresna ona da", azpimarratu zuen. Leandro Telleria agureak, berriz, itzultzeko asmoa hartu zuen. "Beste betaurrekoak ekarri beharko ditut", erabaki zuen.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |