Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Andersen izango da mutrikuko liburu asteko protagonista

Erakusketa bat, tailerrak eta ikuskizun bat egongo dira bihartik ostirala bitarte

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

mutriku. Hans Christian Andersen ipuinetako idazle danimarkar ospetsua izango da bihar hasiko den Mutrikuko Liburu Asteko protagonista.

Ekitaldi ezberdinekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek datozen egunotan, beti ere, irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko eta Andersenen inguruan.

Edonola ere, herriko liburutegiak udaleko Kultura sailaren laguntzarekin antolatutako egitaraua bihar arratsaldean jarriko da abian, Zabiel kultur etxean datorren ostiralera arte ikusgai izango den H. C. Andersen izenburuko erakusketaren inaugurazioarekin.

Bestalde, haurrei zuzendutako tailerrak egongo dira asteartean eta asteazkenean, 17.00etatik 19.00etara, Zabielen.

"Hiru eta sei urte artekoentzat marrazketa txokoa egokituko dute eta 6 eta 10 urte artean dituztenentzat, irakurketa txokoa", azaldu dute liburutegiko arduradunek.

Mutrikuko 2007ko Liburu Astearekin amaitzeko, Mikelazulo kultur elkarteak hiru poema luze eta bi antzezlan laburrekin osatutako Hitzontzia: testu laborategia izeneko ikuskizuna aurkeztuko du ostegunean Zabielen. Ekitaldi hori 19.00etan hasiko da.

Udaleko Kultura sailak herritar guztiak animatu nahi ditu okasiorako antolatutako ekintzetan parte hartzera. >j.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
QUINCENA
Petra Lang y Ben Heppner actúan hoy con la ONE en el Kursaal
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |