|

Deba ibaia eta Elgoibarko Txankakuako etxeak eta zubia, XX. mende hasieran.argazkia: n.g.
elgoibar. Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrena aurten betetzen dela eta, irudi zaharrekin osatutako erakusketa antolatzeko asmoa azaldu du herriko Udalak, Ongarri argazkilari taldearekin elkarlanean. Posible bada, datorren uztailean egingo dute, Elgoibarko kultur etxeko erakusketa gelan, hain zuzen ere.
Helburua, antzinako argazkien bidez, herriko sasoi bateko bizimodua erakustea izango da. Ondorioz, lana, eskola, jaiak, erromeriak, kirol jarduerak, ohiturak edota gure aiton-amonen eguneroko bizimodua islatzen duten bestelako arloetako irudiak ikusteko aukera izango da bertan. Hori bai, argazkiak Gerra Zibila baino lehenagokoak izan behar dute.
Horrela bada, irudiak biltzeari ekin diote ekimenaren bultzatzaileek. Elgoibarko Udaleko Euskara sailetik esandakoaren arabera, dagoeneko badituzte hainbat irudi hautatuta "baina, hala ere, interesgarria izango litzateke herritarrek etxean gordeta dituzten argazkiak erakusteko aukera izatea".
Udalak etxean antzinako argazkiak dituzten herritarrei dei egin nahi die, horiek erakusketan egon daitezen nahi izanez gero, harekin harremanetan jar daitezen. "XX. mende hasierako irudiak erakusketarako lagatzeko prest dauden herritarrek euren argazkiak Udaleko Euskara sailak kultur etxeko lehen solairuan duen bulegoan utzi ditzakete". Irudiak jabeei bueltatuko dizkiete erakusketa egin ondoren.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |