Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Jaurlaritzaren hizkuntz ereduen proposamena "oinarri ona" da Kontseiluaren ustez

"Zehaztapenak"beharrezko jotzen ditu erakundeak

Euskararentzako B2 maila begi onez ikusteaz gain, 10 urtetan erreforma ikasle guztietara iristea eskatu du

Kontseiluako ordezkariak, atzo egindako Batzar Nagusian.argazkia: n.g.

j. imaz enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak "oinarri ona" bezala definitu zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hizkuntz ereduen erreformarako egindako proposamena. Andoainen burututako urteko Batzar Nagusian adostutako dokumentuan, baina, "zehaztapenak" eskatu zizkion Tontxu Camposek gida-tzen duen departamentuari eta, B2 ezagutza maila begi onez ikusten badu ere, hamar urtetan ikasle denek aldaketen barruan egoteko eskatu zuen.

"Orain arteko bidetik aurrera egingo du Kontseiluak, euskararen normalizazioan aurrera egiteko", laburbildu zuen erakundeko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek, ekitaldiaren amaieran. Bide horretan, "funtsezkotzat" jo zuen "belaunaldi berriak erabat euskalduntzea".

"Hezkuntza sistemak berebiziko ahalegina egin behar du euskararentzat guztiz lorgarria den B2 -hala proposatzen du Jaurlari-tzak- europar helburua ikasle guztiek beregana dezaten", azaldu zuen Kontseiluak, atzo onartutako adierazpenean. Modu horretan, irakastereduen erreforma "itxaropenez eta ilusioz" ikusten badu ere, "zehaztapenak" eskatu zizkien EAEko Administrazioaren arduradunei.

Batetik, "euskalduntzea gorabehera politikoetatik babesteko corpus juridiko zehatza" eraiki-tzeko deia egin zuen euskararen gizarte erakundeak batzen dituen organoak. Gainera, ikastetxe guztiek batera hasi beharko lirateke erreformarantz pausoak ematen, "10 urteko gehienezko epean ikasle den-denak aldaketaren barruan" egon daitezen.

Bestalde, Kontseiluaren ustez, Hezkuntza sistemak kontratatuko dituen profesional oro, irakasle izan zein ez, "euskalduna izan beharko da". "Gainerakoei dagokienez, erreforma ezartzeko denbora tartean euskaldundu beharko dira eta hori bete ezean sektoreko sindikatuekin adostuko da langile horientzako irtenbidea", zehaztu zuen. Modu berean, ikastetxeentzako "ebaluazio neurri zorrotzak" eta "laguntza eraginkorrak" eskatu zituen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
EUSKAL JAIAK
Un recorrido desde sus inicios en el año 1851 para apoyar al euskera
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esaldia
LA FRASE
"Euskalduntzea egoera politikoetatik zaintzeko corpus juridikoa aldatu behar da"  xabier mendiguren .  Kontseiluako idazkari nagusia
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |