
Cartas al Director
1975 , Franco hil zen urtea, Oñatiko ikastolan andereño bezala hasi nintzen. Hiru urteko berrogeitabi ume nituen gelan, idatziz jar-tzen dut inork pentsatu ez dezan oker idatzita dagoenik. Aurreneko eguna zen eta ume guztiak (42ak) hasi ziren batera! Denak batera!! Huraxe eromena, batak negarrari utzi orduko beste batek komunera joan beharra!! Hango pasilo luzeak! Ixildu orduko gela umeren batek gogoratzen zuen bere etxean hobeto zegoela, negarrari ekiten zion eta negarra kutsakorra denez, hango zarata! Orkestra izugarria!, elkartasuna!! Beno lehen aipatu bezala, eromena!
Ikasgelako ateak leihatilatxo bat zuen eta zafarrantxo hura gobernatu ezinean nengoela, hara non begi eder eta irrifar ahaztezin haiek ikusi nituen! Atea zabaldu eta "egon lasai lagunduko-tzut, umiak eruangoittut komunera, zuk bitartean gobernatuizu gela ahal duzun moduan! Nire salbamena!! Gizon hura Eli Galdos zen, ikastolako presidentea. Umeak komunera eroaten, hauek eraldatzen, jolasten, ikastolako tabernan mostradorean zerbitzen…beti zerbitzen.
Euskara, ikastola, aberrigintza, beti lan egiteko prest! Inoiz ez zen larritzen! "Aterako xuau! esanda, orduko une latzak bere baikortasunari esker gainditzen ziren.
Esaten da pertsonaren begiek eta begiradak adierazten dutela pertsonaren izaera, eta gizon honen kasuan hala zen. Begirada zabala, zuzena, maltzurkeri gabea eta dirdiratsua. Honekin esan nahi dut zer nolako pertsona eta politikoa galdu dugun. Politikagintzan aritu baino lehenago herrigintzan, eta aberrigintzan aitzindari.
Pertsonekin eta ideiekin gizon leiala. Egun, balore hau ez da gehiegi aipatzen ezta behar beste baloratzen. Elik erakutsi zuen, pertsonekin gertutasuna, errealitatean bizi zela, aberrigintzan ausardia eta oraingotasunak ematen dituen erredito laburrei begira egon baino, erantzukizunaz herriaren geroari ekin behar zitzaiola. Madrilen, Espainiako Konstituzioaren eztabaidan, bera EBBko burukide bezala bete betean ibili zen. Orduan ere historiari begira egon zen Eli, beste burukide askorekin batera. Madrilgo militar ezpaten hotsak eta hemengo hilketa eta bomben artean lan eta lan espainiar lege hartan euskaldunen historia galdu ez zedin. Astiro-astiro eta handik egindako buelta bakoitzean, lortutakoa gutxi bazen ere, berak esaten zuen moduan "hau etxerako". Gero etorri ziren Estatutua, Kontzertua…
Eta Ertzaintza. Inongo esperientziarik gabe berak eta Retolazak, erakunde hau sortzeari ekin zioten. Oso helburu zaila, hemen poliziaren lana gorrotatu eta gaizki ikusia zen, zenbat abertzale konbentzitu behar izan zuten Ertzaintzan sartzeko!! Bi gizon hauen amets handiena izan zen, polizia euskotar bat, herrikoia eta herriarekin konprometitua ateratzea.
Alderdi Jeltzalearen eszisioan ere, ezinbesteko erreferentea bihurtu zen Gipuzkoan, agintean zeuden politiko batzuk EAJ utzi eta alderdi berrira pasa zirenean, jeltzale familian zurtza handia sortu zen. Gipuzkoako Diputazioan ere oposizioan egotea egokitu zitzaion. Urte batzuk geroago Diputatu Nagusia, bere gidaritzapean, ausardia nabarmendu zen Leitzarango autobidearen inguruan, zegoen arazo korapilotxu hura konpondu zenean. Gaur egun ikusten ditugun zenbait tekniko-politikoekin, lortu ahal izango zen errepide hau egitea? Erakutsiko lukete orduko ausardia?
Bizitzak ematen ditu bere adarkadak eta Elik politikan ere jasan zituen bereak, ez da izan jende gutxi bere lana gutxiesten saiatu dena baina une latz horietan ere gizon honek erakusten du bere portaera leiala eta duina. Berak lehenesten du, beste edozein interesen gainetik pertsona, herria eta proiektu politikoa. Politikagintzan eredugarria beharko luke izan era honetako portaerak, zoritxarrez ez baitugu halakoak gehiegi ikusten. Gure bailaran esaten dan moduan "Eli elegante portatu zan". Eli, Ikastolako presidentea, Oñatiko alkatea, diputatu nagusia, burukide jelkidea, laguna…. Agur eta ohore. Egun haundirarte.
Lorea Leanizbarrutia
Irakaslea
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |