Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ziritik

Ez nekien hilda nengoenik

por Xabier Euzkitze enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

B
IN Laden sakeleko telefonoaren bitartez lokalizaturik zuen Amerikako Estatu Batuetako armadak, bazekiten non zegoen. Gaizkile bizardunak susmoa hartu, ordea, eta bere esanetara zegoen bati eman zion segapotoa. Ondorioz, bonbardaketan Bin Laden hil zutela uste izan zuten, baina ordurako ihes eginda zegoen hiltzaile aberatsa. Alegia, lagun bat heriotzara kondenatu zuen bera salbatzearren. Ala-rengan fede izugarria izango du, ez dudarik izan, baina lagunak bidaltzen ditu hara, bera joan beharrean. Sasikume horren ihesa aitzakia baino ez zen gaur aipatu nahi dudana aipatzeko: kontrola. Guztiz kontrolaturik gauzkate. Sakeleko telefonoaren bitartez eginiko deiak, e-postaren bitartez bidalitako mezuak, txartel elektronikoen erabilera… horiek denak kontrolatzaileei ematen dizkiegun arrastoak dira, gure ibileren berri zehazki izan dezaten eskura jar-tzen dizkiegun pistak. Kontuan hartu beharrekoa da ordenadorea babestea ere, han ere kuxkuxero gaizto asko baitago. Banku eta erakundeek ere ederki dakite gure berri, ez dago ihesik. Lehengoan Foru Aldundiaren bulegoetara joan nintzen, paper baten eskean. Artatu ninduen neska ezaguna nuen eta goxo hartu ninduen. Halako batean, aurpegia aldatu zitzaion, zurbildu egin zen. Niri barkamena eskatu eta lankide batengana jo zuen. Berehala ohartu nintzen zerbait xelebrea gertatzen zela, eta badakizue Ogasunarekin ez dagoela txantxarik. Itzuli zenean azalpenak eskatu nizkion, eta erantzunak neu utzi ninduen zurbil: "Ba al dakizu zer gertatzen den? Oso kasu arraroa da, ez dakigu zergatik, baina zu hilda zaudela ageri da gure datu basean, zein egunetan hil zinen ere zehazten du. Lasai, zuzendu dugu". Ez zen txantxetan ari, benetan ari zen, eta ni ere hala ari natzaizue zuei. Bertan hil nadila diodana gezurra bada! Hasieran beldurtu egin nintzen, geroxeago haserretu. Badaezpada ez zioten zergak kobratzeari utzi, ez! Bestalde, hil nintzela garaiz jakinarazi izan balidate, eskelarako bertso itxurazko bat pentsatuko nuen gutxienez. Ez ordea, ez zidaten deus esan. Berriz hiltzen naizenerako erneago egongo naiz.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
CÁMARAS
Las de los autobuses de Donostia graban a infractores de tráfico
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |