Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Oiartzunek Jokahitzari esleitu dizkio ludoteka eta gazte informazio zerbitzuak

enpresa rekin Bi urterako kontratua sinatu dute eta 110.000 euroko aurrekontua izango du

Haurrak eta gurasoak elkarrekin jolasten, Udalak antolatutako ekimen batetan.argazkia: utzitakoa

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

oiartzun. Oiartzungo Udalak osteguneko Batzarraldian aho batez hartu zuen erabakiaren arabera, Jokahitza enpresa izango da ludoteka, gazte informazio puntua eta udaleku irekien zerbitzua aurrera eramateaz arduratuko dena.

Martin Beramendi alkateak adierazi zuenez, hiru enpresa aurkeztu ziren lehiaketa publikora eta Gazteria eta Kirol departamentuaren irizpenaren aburuz, egokiena Nekane Martiarenak zuzentzen duen enpresa da.

Hiru zerbitzuek 110.000 euroko aurrekontua izango du eta bi urterako kontratua sinatzea erabaki dute.

Martiarena, dagoeneko, Udalak prestatutako haur eta gazteentzako beste ekimen batzuetaz arduratu da; hala nola, asteburutako Kale Ekintzak edo Gazte Foroak.

Ludoteka eta gazte informazio puntua zerbitzu berriak dira. Bere sorrera Gipuzkoako Foru Aldundiaren Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbi-tzuaren bulego teknikoarekin batera egindako aurre-diagnosiaren ondorioz onartutako Oiartzungo Haur eta Gazteria Politikaren Ildo Estrategikoetan jasotzen da. Era berean, egoki ikusi dute uztailean egiten diren udaleku irekiak zerbitzu horiekin batera antolatzea.

Bi eskaintza berriak apirilerako martxan jartzea da gobernu taldearen asmoa. Ludoteka zabalduko den lokala dagoeneko alokatuta dauka Udalak Beheko plazan eta egokitzeko obrak hasi dira. Bi pertsona arituko dira: koordina-tzaile bat eta hezitzaile bat.

Gazte Informazio puntuari dagokionez, Zamateta etxean kokatuta dagoen lokalean jarriko dute, hau ere martxorako edo apirilerako. Bertan pertsona bat egongo da lanean.

etxebizitza tasatuak Oiartzungo Osoko Bilkurak herriko udal etxebizitza tasatua arautzeko ordenantza onartu zuen. Erabakitako baldintzak, Arraguan tipologia honekin eraikiko diren etxeak eskuratzeko berdinak izango dira. Hau da, bere prezioa Babes Ofizialeko Etxebizitzen modulua bider 1,7 izango da. Gainera, pisua lortu nahi dutenek ezingo dute etxebizitzarik jabetzan izan eta Oiartzunen erroldatuta egon beharko dute, beste arau batzuen artean. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Osteguneko Osoko Bilkuran udal etxebizitza tasatua arautzeko ordenantza onartu zen
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |