
Donostia.Gaztetxulo aldizkariak saltoa eman du. Txulotik zulo zabalagora pasatu da, bertan Euskal Herriko gazte guztiak biltzeko asmoz. Eduki zabalagoekin, irudiari garrantzi handiagoa ematen eta diseinu moderno eta erakargarriarekin, Gaztezulo bihurtu da.
Badira sei urte Gaztetxulok Donostiako Irutxulo aldizkaritik independentzia lortu zuela eta Gipuzkoako hiriburuan ez ezik, euskal hiri eta herri gehienetan ere salgai jarri zutela. Urte hauetan ia 7.000 harpidedun izatea lortu du. Egonkortasun horretatik, atzera begiratu eta pauso berriak emateko unea zela iruditu zitzaien aldizkariko arduradunei. Eta garai eta erronka berriei erantzuteko hilabetekariari izena eta izana aldatzea erabaki zuten.
Gaztezulo k teknologia berriei arreta jarriko die eta kulturari eta Euskal Herriko eta nazioarteko errealitateari ere tarte zabalagoa eskainiko dio. "Lotsagabe, zirika-tzaile eta umoretsu" arituko da, konpromisoak alde batera utzi gabe eta irakurleen proposamenei ateak zabaltzen. Guztia, diseinu garbi eta modernoagoa izango duten 80 orrialdetan, koloretan.
Kalean da jada apirileko Gaztezulo eta berrikuntzak nabariak dira. Sex and the city telesaileko protagonisten antzera, sexuari buruz jarduten duten lau emakume gazte ageri dira lehen orrian, "euskal aldizkarietan ohikoa ez den estetika batekin", Aitziber Iartza arduradunaren esanetan. Maiatzetik aurrera, www.gaztezulo.com webgune berria ere martxan jarriko dute.
Berrikuntza hauek guztiak Sustrai Kolinak idatzitako rap batekin azaldu zituzten atzo Donostian, break dance saio batean. Asteartean Bilboko Kafe Antzokian ere hiritar guztiei zabaldutako festa prestatu dute aldizkari eraberritua aurkezteko eta Kerobia eta Selektah Sound System musika taldeak han izango dira. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |