|

beasain. Alkartasuna Lizeoa eskolako XXII. Kultur Astea atzotik da abian. Ostirala bitarte, hainbat ekitaldi izango dira, ohiko moduan, ikasle, irakasle eta kasu batzuetan gurasoen gozamenerako ere bai.
Gaur Haur Hezkuntzako ikasleek maskarak eta koilareak egiteko aukera izango dute. Lehen Hezkuntzan, zikloaren arabera, lehiaketa "ikusgarriak" eta "miresgarriak" antolatu dituzte. Ez dute azaldu hauen nondik norakoa, beharbada nolabaiteko sorpresa eman nahian. Irakasleek eskainitako ipuin antzeztua ere izango da.
Patxi eta Potxin pailazoen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute bihar txikiek 15.00etan. Besteentzat aukera desberdinak iragartzen ditu egitarauak: mendi irteera eguraldiak laguntzen badu, mahai jokoak, tailerrak eta hauetan egindako lanen erakusketa. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Tempo de Martxa izeneko autobus pedagogikoa eskolan izango dela aurreratu dute.
azken festa Ostiralean izango dira ekitaldi nagusiak. Goizean zehar, jolasak eta hamaiketakoa izango dira Haur eta Lehen Hezkuntzako txikientzat. Kultur astea amaitzeko, "bertan parte hartu, saiatu eta ongi pasatu duten guztiekin taldeka argazkiak aterako dira", esan dute eskolako arduradunek.
Bigarren hezkuntzakoek areto futbola, saskibaloia, jaurtiketa hiru-koitza eta posteari emateko jokoen finalak eta ping-pong txapelketa izango dituzte goizean zehar. Ilun-tzean Alkartasuna Lizeoko areto nagusian guraso, ikasle eta irakasleek mahaiaren inguruan dute hi-tzordua. Afaria, musika, bertsolariak eta jokoak izango dituzte. >a.i.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |