|

hernani. Hernanik Sagar lasterra lehen herri lasterketa antolatu du larunbat honetarako. Inauteriak pasata, herriak berriro eutsiko dio apirilaren 21era arte iraungo duen txotx denboraldiko kultur ekitaldien programari.
Martxoaren 4ean bigarren sagardo eguna egingo dute Chillida-Leku museoan, 12.00etan.
Atsegindegi plazan puzgarriak eta bestelako jolasak egongo dira martxoaren 10ean. Hernaniko gazteek 11.30etik 13.30era eta 16.00etatik 19.00etara aprobetxatu ahal izango dute. Martxoaren 18an Tolareak, Gipuzkoako sagardo naturalaren kofradiak, bere 12. kapitulua egingo du.
haurrentzako emanaldia Kixka antzerki taldeak haurrentzako emanaldi bat eskainiko du martxoaren 24an Atsegindegi plazan. Txuri beltz ikuskizuna egingo dute 17.30ean.
Hurrengo egunean, Bertsotranpak saioa ikusteko aukera izango da. Bertsoa, antzerkia eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da eta Andoni Egaña, Xabier Paya, Fredi Paia, Ander Lipus eta Aitor Agirianok hartzen dute parte emanaldian. Hitzordua 18.00etan izango da Hernaniko Atsegindegi plazan.
Haurrentzako beste emanaldi bat egongo da apirilaren 14an. Betizuak, a ze zirkua ikusteko aukera izango dute gaztetxoek 17.30ean Atsegindegin. Amaitzeko, Sagardoaren graziya izenburupean eta txotx garaiko programa ixteko, apirilaren 21ean bertsolari, abesbatza, abeslari eta kopla zaharren kantariek emanaldi bat eskainiko dute elkarrekin. >a.h.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |