Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

JOSU AZTIRIA, zintzo-mintzo euskaltzale elkarteko lehendakaria

"Euskararen aldeko estrategia errotik aldatu behar dugu jendea erakartzeko"

Josu Aztiria, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunearen kanpoaldean.argazkia: a.z.

asier zaldua enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

urretxu.Nola ikusten duzu Zin-tzo-Mintzo elkartea?

Proiektu eta asmo askorekin. Azkenaldian aurrekontua asko igo da, ia 100.000 eurora eta borondatez mantentzen den elkarte batentzat asko da. Proiektuei bideragarritasuna eta iraunkortasuna eman nahi badiegu, baliabideak eta horretara dedikatuko diren pertsonak behar dira. Ditugun asmoei erantzuteko jende gehiago behar dugu: lan-talde desberdinak ongi osatu eta lanak banatu. Aurten mintegi bat antolatu nahi dugu elkartearen etorkizunaz gogoeta egiteko eta parte-har-tzea handitzeko formulak bilatzeko. Ezinbestekoa da.

Zein da elkartearen ekarpena?

Helburu nagusiak euskarazko erabilera esparruak sortzea eta euskaldunak antolatzeko baliabideak jar-tzea da. Udalek martxan jarritako Normalizazio Planari ekarpenak egitea ere gure ardura da. Hedabideen arloan, aisialdian, kulturgin-tzan eta hizkuntza sentsibilizazioan ditugu jarrita gure egin xedeak. Euskaraz zein hutsune dauden ikusi eta horiek betetzea eta gure esku ez badaude bete daitezela aldarrikatzea dira gure asmoak.

Zer diozu egitasmo zehatzez?

Hedabideen atalean Otamotz aldizkaria, atari digitala eta Goierriko Hitza bultzatu ditugu eta eskualdeko telebista dugu helburutzat. Aisialdian, gaztetxoek euskaraz ongi pasatzeko lekua izan zezaten gazte lokala jarri genuen martxan eta sekulako arrakasta du. Bertso eskolari dagokionez, handikeriarik gabe esan dezakegu Euskal Herrian puntakoa dela. Kulturgin-tzan, festetako ekintzez aparte, beste hainbat elkarte eta pertsonekin Kafe Antzokia sortzeko proiektuarekin gabiltza buru-belarri. Min-tzalaguna proiektua ere hor dago. Baita Liburu lanketa egitasmoa.

Zeintzuk dira 2007rako erronkak?

Hiru dira erronka nagusiak. Batetik, martxan ditugun proiektuak gehiago sendotu: Otamotz berria, Goierriko Hitza, Gazte Lokala eta Bertso Eskola. Bestetik, proiektu berriak martxan jarri eta horri ekin: otamotz.com atari digitala, Kafe Antzokia eta aisialdi eskain-tza berri bat. Eta, azkenik, elkartean norabidea eta parte-hartzea susta-tzeko mintegi baten antolaketa.

Eta aurreragorako?

Euskara elkarte bat bada, euskara normalizaturik ez dagoelako da. Albiste onena elkarterik ez egotea litzateke. Baina luzerako egongo garela iruditzen zait. Askok dena eginda dagoela uste badute ere, ez da hala. Mezu ezkorrak ez ditut atsegin, baina ezta optimistegiak ere.

Zer esango zenieke herritarrei orokorrean eta gazteei konkretuki elkartera hurbildu daitezen?

Nire ustez euskararen aldeko estrategia eta komunikazio bideak errotik aldatu behar ditugu jendea erakartzeko. Egin euskararen alde leloak ez du balio. Are gehiago: gazteei eta ez hain gazteei atzera egiten die. Gustuko dituzten gauzak euskaraz bideratzeko aukera eman behar da. Jendeak agian ez du asko ezagutzen zer egiten dugun, autokritika ere egin behar da. Ez dugu gure irudia gehiegi proiektatu. Lan asko egiten dugu eta ez da ikusten. Prentsaurreko gutxi ematen ditugu eta hemen edozer gauzagatik antolatzen dira...

Dena ez da autokritika izango...

Gizarte mugimenduak orokorrean horrela dabiltza, ez da gure arazoa soilik. Bestetik, jendeak delegatzeko joera duela iruditzen zait. Euskara teknikariok-eta geroz eta egitura hobeak ditugu eta dena egina dagoela uste da. Era berean, esan behar dugu gauza puntualak egiteko jende asko etortzen dela: Otamotzek kolaboratzaile mordo bat ditu, aisialdi-monitoreak... Inguruan jende asko dabil eta 350 bazkide ez da gutxi. Euskara elkarteen Topagunean gabiltza eta ez gara elkarte txikiena, ezta gutxiagorik ere.

Nola ikusten duzu euskararen egoera Urretxu eta Zumarragan?

Azkenaldian nahiko aurreratu dugu. Badago egitura minimo bat, plan orokor bat... Baina, hori bai, udalei euskararen normalizazioa Euskara batzordean ez delegatzeko eskatu nahi diet. Sail eta zinegotzi guztiek urteko planean euskararen gaia presente eduki beharko lukete, genero berdintasunak edo ingurumen kontuak denok lotzen gaituen bezalaxe. Funtsezkoa da. Horrez gain, Euskararen legeak zer dioen ezagutu beharko lukete. Bertan erakunde publikoek bi hizkuntza ofizialetan zerbitzua bermatzeko betebeharra dutela dio. Hori bete-tzen al da? Ez, eta euskaldunon eskubideak ez dira errespetatzen.

Eta erabilerari buruz, zer diozu?

Egiten den lana ez da islatzen eta euskararen erabilera ez da igotzen. Jendeak zergatik ez du erabiltzen? Batetik erabilera esparruak ez dituelako eta bestetik ez zaiolako motibagarria. Bada hori ere egin behar dugu, proiektu erakargarriak eta irekiak sortu euskaraz, gozamenarekin, dibertsioarekin, ondo pasatzearekin... lotuta egongo direnak. Eta euskara betiko klitxeetatik ere askatzen joan, dena ez da txistua eta triki-poteoa. Gogoeta horretatik dator Kafe Antzokiaren ideia.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
berak esana
LAS FRASES
"Mintegi bat izango da elkartearen etorkizunaz gogoeta egiteko"
"Sail eta zinegotzi guztiek euskararen gaia presente eduki beharko lukete"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |