
Edorta Jimenez, atzo, manifestua irakurtzeko garaian, gainontzeko idazleak atzean dituela.argazkia: n.g.
donostia. Euskadi Literatur Sarietan egoten omen diren "irregulartasunak" salatu zituen atzo Donostian euskal idazle talde batek, ia 30 autorek izenpetutako manifestu baten bitartez. Urtero euskal letretako zenbait izenen lanak errekonozitzen dituen sariketaren aurka agertu ziren, besteak beste, Jon Alonso, Koldo Izagirre, Edorta Jimenez, Txillardegi eta Lander Garro, Bulebarreko kioskoaren aurrean eskainitako prentsaurreko batean. Dokumentuan sinatzaileek azaltzen dutenez, sarion helburua ez da "literatur kalitatearen gaineko ebazpen zin-tzoa" ematea eta, beraz, beren lanak sarituak izateari uko egiten diote.
Utikan Euskadi Sariak manifestuaren sinaltzaileen artean aurki-tzen dira, baita ere, Urtzi Urkizu, Eider Rodriguez, Xabier Mendiguren Elizegi, Iñigo Aranbarri, Julen Gabiria eta Lucien Etxezaharreta, hala nola. Guztiek salatzen dutenez, sariketaren helburua "egungo aginteari otzana zaion jardun intelektual eta literario bat" delako susmoa daukate eta "literatur sistema" kuadeatzen dutenek "irregulartasunak egin eta ontzat ematerainoko jokabidea" erakutsi dutela azpimarra-tzen dute.
Jon Alonsok berriki Argia aldizkarian argitaratutako artikulu batek piztu du Euskadi Literatur Sarien inguruko polemika berri hau. Testu horretan idazle nafarrak adierazi bezala, Jaurlaritzak epaimahaiaren erabakiak norabide batean baldin-tzatzeko saiakerak egiten ditu, zenbait autore baztertzeaz gain. 1997tik, aurreko urteko literatur lanak sari-tzen ditu errekonozimendu horrek, lau arlotan banatuta: euskal literatura, euskal haur eta gazte literatura, gaztelaniazko literatura eta euskarako literatur itzulpengitza.
"Jardun intelektual libre eta kritiko, kultura anitz, garatu eta agintearekiko autonomo baten alde gaudenez eta Euskadi Sarien erabakiek, daukaten oihartzun mediatikoarengatik, gure lanaren kalitatearen gaineko balioespena zein gutxiespena ezartzen dutenez, argi utzi nahi diegu gure irakurleei ez dugula horrelako parametroetan neurtuak izan nahi", azaldu zuten atzo idazleek. Hori dela eta, jakinarazi dute ez dutela nahi beren lanak "Euskadi Sari hauetan erabiltzerik".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902