Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ardozaleak elkarteak ez du gehiago Azpeitiko Kaldereroen festa antolatuko

azken omenaldia jasoko dutenak kepa susperregi eta jose luis frantzesena dira

Taldekoek "errelebo falta" ikusten dutelako utziko diote hamabost urtetan egin izan duten lana egiteari

Jose Luis Frantzesena musikari azpeitiarra, danbor artean. argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Hungariako Kalderero taldekoek aurreratu zutenez, festa berezi hau antolatzen duten azken urtea izango da honakoa. "Festa beherakada nabarmenean zihoala sartu ginen Ardozaleak elkarteko bazkideak aurrera ateratzeko helburuarekin. Hasierako urteetan oso ondo joan zen, baina orain erreleboa falta dela konturatu gara. Hamabost urtez aritu gara eta utzi behar bada, egoera onean uztea hobe izango da", esan zuen Estanis Aizpuruak, Hungariako Kalderero elkarteko kideak.

Antolatzaileak zahartu egin direla dio Estanis Aizpuruak: "Gazteenak 50 urte ditu eta gainontzekoak, berriz, 60 eta 65 urte bitartekoak dira", eta bultzada berri bat emateko guraso gazteek indarra hartu behar dutela uste du. "Orain 15 urte, gure seme-alabak txikiak ziren eta horregatik egin zuen festak gora, eta horrelako beste errelebo bat behar da".

Egindako lanarekin gustura daude eta irteten jarraitzeko prest daudela garbi utzi nahi du: "Festaren antolakuntza hartzen duenak gure laguntza osoa izango du, baina aldaketa behar da".

omenaldia Aurten behintzat, otsailaren 10ean, Inauteriak baino astebete lehenago, Kaldereroen festa ospatuko dute Azpeitiko kaleetan zehar eta, urtero bezala, gau bateko jaia antolatzen duen Ardozaleak elkarteko Hungariako Kalderero taldeko kideek bi herritar omenduko dituzte. Hurrengo asteko larunbateko omenduak, Kepa Susperregi apaiza eta Jose Luis Frantzesena musikaria izatea erabaki dute. Larunbatean bildu ziren elkarteko kideak eta bakoitzak bi izen eman ondoren, mahai gainera ateratako izen guztiekin egin zuten azken zozketa.

"Egia esan, aurten, bi omenduak alde handiarekin atera dira garaile. Kepa Susperregi, nahiz eta azpeitiarra ez izan, oso maitea da herrian eta Frantzesenari dagokionez, berriz, hamabost urte daramatzagu Kaldereroak antolatzen eta beti izan da gurekin hemen, eta musika bandarekin herriko festa guztiak alaitzen", adierazi zuen Hungariako Kalderero elkarteko kidea den Aizpuruak.

Modu honetan, Susperregi eta Frantzesena, aurrez omendutako Azpeitiko Julian Barrenetxea abesbatza, zinekluba edota lehendabiziko sokamutilen izenei gehituko zaizkie. Gainera, otsailaren 10ean egingo den afariaren postre garaian, elkarteko emakumeek bi omenduak kalderero trajeekin jan-tziko dituzte eta 22.00etan hasiko den desfilean.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |