Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Inauteri eta Kaldererotako kontzertu berezia izango da igandean Iurreamendin

musika bandako kide ohiei deia egin zaie datorren asteko saioan parte har dezaten

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

tolosa. Udal txistulari bandak eta Tolosako musika bandak igande honetan Kalderero eta Inauterietako kontzertu berezia eskainiko dute Iurreamendi egoitzako kideentzat. Emanaldia 11.30etan hasiko da eta familiarteko guztiak gonbidatuta daude.

Talde bakoitzak bere errepertorio propioa izango du. Txistulariek SantaAgeda kantu herrikoia, AdanetaEba (F. Korto), PeioJoxepe (G. Butron) eta Inauterietako hiru kanta pieza herrikoia eskainiko dute Iñaki Letamendia Loinazen zuzendaritzapean.

Horren ostean, musika bandako musikariek Kalderero hungariarren konpartsako, Donostiako danborradako eta Tolosako Inauterietako hainbat pieza ezagun interpretatuko dituzte Luis Maria Gar-tzia Artetxeren zuzendaritzapean.

kide ohientzat deia Honez gain, Tolosako musika bandaren batzordeko kideek aurten ideia berezi bat izan dute datorren asteko Inauteri kontzerturako. Taldeko kideek jakinarazi dutenez, euren kide ohiak gonbidatu nahi dituzte aurtengo Inauteri kontzertu horretan parte zuzena hartzera. Emanaldia, datorren otsailaren 11n izango da, 12.15ean Berdura plazan. Horrela, bere garaian bandan egin zuten lana aintzat izan eta eskertu nahi dute herritar guztien aurrean.

Horrela, eta kontzertua behar den bezala prestatzeko, datorren astean bi entsegu iragarri dituzte. Datorren asteartean, hilak 6, eta ostegunean, hilak 8, izango dira entseguak Pablo Gorosabel musika eskolan 20.15etik aurrera.

Udal musika bandatik pasatu diren musikari guztiei deialdia luzatu zaie kontzertu berezi honetan parte har dezaten. >m.s.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |