Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Idiazabalgo 70 argazki zahar jarri dituzte ikusgai kultur etxean San Blas jaietan

gaur kandelaria eta umeen eguna ospatuko dira etasan blas zaindariaren jaia izango da bihar

Kultur etxean jarri den argazki zaharretako bat.argazkia: utzitakoa

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

idiazabal.Idiazabal Txuri bel-tzean izenburua jarri dio Idiazabalgo ikerketa taldeak sanblasetarako antolatu duen erakusketari. Asteburuan egongo da zabalik kultur etxeko bideo gelan. Guztira, 70 argazki ikusi ahal izango dira. Hauetatik, 35 handitu eta paretetan zintzilikatu dituzte, gainerakoak argazki albumetan daude jasota.

Azken hilabeteotan irudi zaharrak biltzen aritu da ikerketa taldea. 500 argazki baino gehiago jaso dituzte. Orain horiek digitalizatzen ari dira eta laster bilduma prest izango da. Sanblasetarako antolatu duten erakusketaren bidez argazkiak utzi dizkieten herritarrei esker ona agertu nahi diete eta etxean argazkiak dituzten herritarrak animatu nahi dituzte erretratu horiek bildumara eraman ditzaten.

Bestalde, gaur herriko jaien baitan Kandelaria eta ume eta mozorroen eguna ospatuko dira. Txupinazoa 11.00etan botako dute. Ondoren, haurrentzako jolasak izango dira eta 13.00etan mozorro eta piropo txapelketako sari banaketa.

Meza eta kandelen bedeinkapena 19.00etan izango da, herriko gazteen pilota txapelketako finalak 19.30ean. Helduen danborrada 23.30ean irtengo da, segidan mozorro txapelketako sariak banatuko dituzte eta Joselu Anayak taldearen dantzaldia izango da.

Bihar Meza Nagusia eta herriko txirrindulari proba 11.00etan hasiko dira. Eguerdian, plazan, paella prestatu eta jango dute. Goitibehera lasterketa 16.00etan hasiko da eta 17.00etan pilota partida profesionalak. Musika eta herri afaria ere ez dira faltako. >a.i.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |