|

arrasate. Eskualdeko hainbat herrietako auzoak Santa Ageda eta San Blas ospakizunetan murgilduko dira astebukaeran. Ohiturari jarraituz, festa hauetako protagonista nagusi txapelketak, herri kirolak, dantza ikuskizunak eta erromeriak izango dira.
Horrela, gaur hasi eta igandera bitartean, Arrasateko Gesalibar auzoan Santa Ageda jaiak ospatuko dituzte. Gaur, Juanito Maortua auzotarrari omenaldia egingo diote, "auzoaren alde egin duen lanagatik azken hamabi urte hauetan", adierazi zuen Gersalibarko auzoalkate den Joxerra Askasibarrek. Beraz, Maortua gonbidatu berezia izango da gaur, Jentilola elkartean egingo duten afarian. Bertan, Sebastian Lisazo eta Sustrai Colina bertsolariak eta Txinparta musika taldea izango dira giroa alaitzen.
Bihar, 11.00etan hasiko dira ekitaldiak haurrentzako jolas eta tailerrekin. Ordubete beranduago, meza egingo dute eta, bitartean, etxez etxe Santa Ageda koplak abestuko dituzte. Iluntzean, afariaz gozatzeko aukera izango dute elkartean eta, jarraian, dantzaldiaren ordua helduko da. Igandean, ordea, 12.00etan meza izango da Gesalibar eta Garagartzako koruak abestuta eta, ondoren, mokadutxo bat dastatuko dute aurtengo jaiak bukatzeko.
murinondo Bergarako Murinondo auzoan San Blas festak hasiko dira gaur. Era honetan, gaur, auzo afaria egingo dute 20.30ean eta, bihar, beste ekintza ba-tzuen artean, Meza Nagusia ospatu eta mus txapelketa jokatuko dute (azken hau, 16.00etatik aurrera). Igandean, San Blas txiki egunaren txanda iritsiko da, beraz, salda eta txistorrarekin gosea ase ondoren, Aranzadi ikastolak eta Moises Aspiazu dantza taldeak ikuskizuna eskainiko dute, 11.30ean. Segidan, Aimar Irigoien harrijaso-tzailea arituko da eta, honekin batera, egurra bertikalean moztuko dute aizkolariek.
Bestalde, Antzuolako Basalde auzoak San Blas jaiak ere ospatuko ditu bihar, meza eta pintxo ba-tzuekin, 12.00etan. Igandean, Galar-tzan izango dira ospakizunak. >a.d.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |