|

soraluze. Soraluzeko Udaleko Ongizate sailak Auzolan egitasmoa jarri du abian estrainekoz.
Programaren helburua, sozialki bazterturiko pertsonak edota langabezian daudenak lan mundura barneratzea da.
Horrela bada, Soraluzeko Udalak zortzi pertsona kontratatu ditu (launa mutil eta neska) Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Alde batetik, langileek udal instalakuntzak margotuko dituzte (kiroldegia, eskolak,...) eta, bestetik, Udalerriko gune berdeetan garbitze eta mantenimendu lanak egingo dituzte udaberri aldera.
Soraluzeko Udaletik azaldutakoari eutsiz, "2006ko abenduan formaziozko eskola batzuk jaso zituzten kontratatuko langileek egin beharreko lanei buruzko jakituria minimo batzuk edukitzeko, eta 2007ko urtarrilean lanean hasi dira".
Printzipioz, Auzolan egitasmoak sei hilabeteko iraupena izango du Soraluzen. Dena den, Udalak "begi onez" ikusten du programa hori luzatzeko aukera.
Bere jardueraren lehen hilabetean, kiroldegiko kultur gunea margotu dute ekimen honen barruan kontratatutako langileek. >j.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |