Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      España/Mundo

"Maite direnak joatea da gogorrena"

Xabier Lete, asteazkeneko hitzaldian.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

"H ERIOTZARI buruz dugun irudia desmitifikatu egiten da hain gertutik bizitzen denean?". Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko hitzaldi aretoa jendez gainezka ageri zen herenegun, Xabier Letek Heriotza bizi jardunaldien baitan emandako hitzaldiak erakarrita. Olerkariak bere hitzak amaitu ostean, galdera hori egin zioten publikotik. Entzuleek jaso zuten erantzuna berehala etorri zen: "Heriotzaren aurreko sentipena oso norberarena da".

Abiapuntu hori gogoan hartuta, Xabier Letek heriotzaren inguruan izandako bizipenen eta erreflexioen lekukotasuna utzi zuen asteazkeneko mintzaldian, Erlijioa eta Kultura foroak aurten bigarren aldiz antolatutako solasaldiei amaiera emateko. Testigantza pertsonaletatik abiatuz, norberaren heriotza onartzea baino, "maite ditugun horiek joatea" dela gogorrena azpimarratu zuen hizlariak.

Hitz eta esaldi sakonak eskaini zituen abeslari oiartzuarrak, jendeak adi-adi entzuten zuen bitartean. Bere iritziz, heriotza ez da "kontu isolatu bat", gizakiaren "izate guztiarekin" zerikusia baitu. Horregatik, gertakari horren inguruan mugitzen diren zenbait gai aipatu nahi izan zituen lehendabizi: Jainkoarekiko galdera, maitasuna, eta sufrimendua eta gaizkia. "Heriotzarekin batera, horiek dira pertsonaren bizikizunean dauden lau gai nagusiak", adierazi zuen.

Letek, labur bada ere, bere bizitzako azken urteotan bizitako esperientziak ekarri zituen gogora. Izan ere, gaixoaldi luze bat igaro berri du olerkari ezagunak. Orain dela hilabete batzuk, berriz, bere emaztea, Lurdes Iriondo, hil zen, urtetan gaixo egon ondoren. Garai gogor horietan izandako elkarrizketa, bizipen eta erreflexioen ondorioa da hizlariak Koldo Mitxelenan mahai gainean jarri zuen lekukotasuna.

"Pertsonak bizi egin nahi du, fun-tzio batzuk bete eta esparru berrietara zabaldu, besteak beste. Baina bizitza helburu horien aurkako oztopoz beteta dago eta laster kontura-tzen gara ez dugula heriotzaren ezereztasuna gaindituko", deskribatu zuen. Bere esanetan, sentipen hori "adinean gora goazen moduan presenteago egiten da".

hitz sakonak

Hildakoak ezin ezabatu

Behin hori esanda, adineko jendeak gaur egungo gizartean duen tratua salatu zuen Letek: "Errealitatea oso gordina da. Jende zaharrarekin ez dakigu zer egin. Gauza ederra da en-tzutea gurasoak azkeneraino zaindu dituztela dioten horien testigantza". Ildo horretan, bere aburuz, hiltzea bera baino, nola hil da "benetako arazoa".

"Norberak onar dezake mundu honetatik joatera doala. Baina maite ditugunak joatea, hori da gogorra", gogoeta egin zuen, bere bizipenak gogoan hartuta. Olerkariak gogoratu zuenez, gaixo ziren bitartean heriotzari "aurrez aurre" begiratu izanak, Lurdes Iriondori eta berari "maitasun berritu batekin" bizitzeko" bidea ireki zien.

"Bi pertsona maitasunak lotuta bizi badira, zergatik ez betirako elkarrekin mantendu? Zergatik ez muga elkarrekin igaro?", galde egin zuen. Hala, bere esanetan, maite den hura "ez da erabat ezabatzen" gugan bizi den bitartean. "Zergatik behar dugu hildakoetatik urrundu? Ez, hildakoak ezin dira ezabatuak izan. Ez ditugu baztertu behar, atxikimendua zor diegu. Haien nor izateko eskubidearen berme garelako", azpimarratu zuen, hunkituta.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esaldia
LA FRASE
"Bikote bat maitasunak lotuta bizi bada, zergatik ez elkarrekin mantendu? Zergatik ez muga elkarrekin igaro?"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |