Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

argi kaxa

Relativamente interesante

por Mikel Goñi

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

euskal kulturaren transmisioa ardatz nagusitzat izango duen gradu ondoko ikastaroa aurkeztu berri dute Mondragon Unibertsitatean. Ikastaro honen arduradunetako batzuk elkarrizketatu zituzten atzo Radio Euskadin. Kazetariak galdetu zuen ea ikastaro honen arrazoia euskal kultura krisian egotea ote zen. Elkarrizketatuak, berriz, ezetz erantzun zuen. Bere ustez, euskal kultura txikia izateko sasoi onean dago: literatura maila onean. Musika popularra, tamainako beste kulturekin parekatzeko moduan. Bertsolaritza, duela hogei urte baino hobeto. Komunikabideak... mmm... hauen egoera relativamente interesante horrelakoa omen. Zer esan nahi zuen pertsona honek? Auskalo, baina niri nire iri-tzia botatzeko gonbitea luzatu dit. Euskarazko prentsan Jakin bezalako proiektu nabarmenak ditugu. Gogoratzen al duzu, orain bat-batean, horren erdarazko baliokiderik? Nire kezka, ordea, telebistari dagokio. Nik uste, edo neronek horrela esango nuke, relativamente hitz hori telebistari dagokio. Nire Sautrela kuttuna kenduta ez dut saio nabarmenik ikusten euskarazko telebistan. Saio onak gutxi batzuk, txukunak beste batzuk, baina saio nabarmenik ez. Euskal literaturak puntako kalitatea izatearen ospea dauka. Ez dut uste, ordea, euskal argitaletxeak diruz gainezka daudenik. Diruak bere pisua dauka sormenean bai horixe; baina ez da, inolaz ere ez, aldagai bakarra. ETB-2an ikusi nuen joan den astean jarduera sindikalari buruzko debate bat. Zergatik ez bere kate bikian? Tokirik ere ez dago. Firin Faran bera iritzi debatea da, baina bere formatuak ez du sindikalista taldea eramatea onartzen. Baina ez dezagun erdarazko telebistaren eredua kopia. Horrek ez du funtzionatzen, La noche de... saioaren euskarazko aldaerak ez zuen arrakastarik izan. Relativamente interesante izateari utzi eta interesante izaten hasteko berezko jardunbideak bilatu beharko ditu euskarazko telebistak. Dena den, zutabe hau ere erlatiboa duzu, irakurle!

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |