Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Orioko Talai Mendi elkarteak Euskal Herriko bira egingo du aurten

2006angipuzkoan zehar egin zituzten irteeretan arrakasta handia izan zuten

Iaz txango bakoitzean 80 pertsona inguru bildu ziren eta batzuk Donostia, Usurbil eta Zarauztik ere gerturatu ziren

Orioko Talai Mendi elkarteak 2006an antolatutako irteera batean parte hartu zuten kideak.argazkia: utzitakoa

ainara lozano enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

orio. Talai Mendi elkarteak Euskal Herriko bira egingo du aurten. 2006an Gipuzkoan barrena aritu ziren irteerak egiten eta arrakasta handia izan zuten. Horregatik, aurten, zaletasun hori indartu eta ibilbidea zabaltzea erabaki dute.

Talai Mendi duela 55 urte hasi zen irteerak antolatzen Orion mendizaletasuna bultzatzeko asmoz. 2006an beste aukera bat eskaini nahi izan zieten herritarrei eta adin ezberdinetako jendea biltzea lortu zuten. "GR-121 ibilbidea egitea pentsatu genuen jende ezberdina erakartzeko eta inoiz ez bezalako erantzuna jaso dugu", nabarmendu du Talai Mendiko kidea den Mikel Iribarrek.

Irteera bakoitzean 80 bat pertsona bildu dira. "14 irteera egin ditugu eta arrakastatsuak izan dira. Gainera, jende berria animatu da eta oso gustura gaude", adierazi du Iribarrek. Gipuzkoan zehar bira egitea bizilagunentzat erakargarria izan dela gaineratu du Talai Mendiko kideak. "Erronka berri bat izan da askorentzat. Helburu bat zuten eta horrek motibatu egin ditu", gaineratu du.

Jende gehiago biltzeak bere zailtasunak ditu eta horretaz ere konturatu dira Talai Mendikoak. "Lehen 20 pertsona joaten ginen irteeretara, normalean elkar ongi ezagutzen genuenak. Orain, berriz, 80 pertsona biltzen gara irteera bakoitzean, norbera bere ohiturekin, eta zailagoa izaten da hori kontrolatzea. Ibilbideak antola-tzeko garaian ere ez da berdina, erantzukizuna handiagoa da. Hala ere, oso ongi atera da guztia eta gustura gaude egindakoarekin", adierazi du Iribarrek.

"Pasa den urtean egun bateko irteerak antolatu genituen eta horrek ere eragina izan du jendea animatzeko momentuan. Lehen asteburu osorako bidaiak antola-tzen genituen eta askok ezin zutela esaten ziguten, larunbatetan lana zutelako. Horregatik 2006an jendeak parte hartzeko aukera izatea nahi genuen", azaldu du Iribarrek.

Koadrila ugari agertu dira Talai Mendiren ibilbideetan eta Donostia, Usurbil eta Zarauztik ere animatu da jendea. "Hemengo irteerak errazagoak ikusten ditu jendeak Pirinioetako ibilbideak baino eta, horrek ere, pertsona kopuru handiagoa erakarri du", nabarmendu du Talai Mendiko kideak.

GR-121 ibilbidean ateratako argazki guztiekin DVD bat egin zuten antolatzaileek eta abenduaren 16an egin zuten babarrun janean erakutsi zituzten. Eskaera ugari izan zituzten eta, ondorioz, Orioko Iturain estankoan 5 eurotan salgai 25 kopia ipini zituzten.

antolaketa ona Talai Mendi Elkartearen irteeretan parte hartu duten oriotarrek taldearen antolaketa ona nabarmendu dute. "Zaila izaten da jende askorekin horrelako ibilbideak antolatzea, batzuk beti aurrerago eta beste batzuk atzerago geratzen baitira, baina parte-hartzaileak arduratsuak izan dira eta dena ongi atera da", adierazi du 2006ko zazpi irteeretan bere emaztearekin batera parte hartu zuen Miguel Berasaluzek.

"Oso gustura ibili gara eta oso antolaketa ona izan dute, bidaia egin aurretik beraiek ibilbidea ezagutzera joaten ziren. Aurten Euskal Herri osoan zehar ibiliko gara eta toki berriak ezagutzeko aukera izango dugu", gaineratu du irteera guztietan izan zen Maribel Urretabizkaia oriotarrak. "Orokorrean, guztiok ezagutzen dugu elkar herrikoak garelako, baina mendian bestelako harremana sortzen da. Baliagarria da herritarrentzat honelako taldeak egotea eta horrela jarraitzera animatu nahi ditut", gaineratu du bost irteeretan Talai Mendirekin parte hartu zuen Ainhoa Fernandezek.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
Antolatzaileek uste dute pasa den urtean helburu zehatz bat eskaintzea erakargarria izan zela
GR-121 biran parte hartu zuten oriotarrek mendi elkartekoen antolaketa ona nabarmendu dute
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |