|

Iraurgi ikastetxeko kantinerak.Argazkia: k.f.
Azpeitia. Haurren danborradak 50 urte beteko ditu aurten. Urteurren berezi honen opari bezala, Azpeitiko Udalak gastadoreen jantziak berritu dituela aurreratu zuen atzo. "Zaharkituak zeuden eta zenbaitek zuloak ere bazituzten, aldaketa baten beharra ikusten zen eta Udalak honetarako dirua zuela kontutan hartuta, jantzi berriak egitea erabaki da", adierazi zuen Kultura batzordeburu den Aitor Gorrotxategik.
Banderadunaren, bi kantineren eta hamar gastadoreen traje berriak aurrekoen "antzekoak" izango direla azaldu zuen Gorrotxategik: "Jantzi berriek praka eta gona txuriak izango dituzte eta gainekoak urdin ilunak izango dira, urre koloreko apaingarriekin".
Hamar talde Larunbat goizean umeen hamar talde irtengo dira Azpeitiko kaleetan zehar, guztira 400 haur inguru. Karmelo Etxegarai eta Iraurgi ikastetxeek hiru talde aterako dituzte, Ikasberrik bi eta, azkenik, Itsasi euskal kultur taldeak eta Juan de Antxieta musika eskolak, bat.
Egun honetako protagonista nagusiak talde bakoitzeko banderadunak eta kantinerak izango dira. Larunbateko Danborradan dena ondo irten dadin gogoz beteta lanean ari direla adierazi dute guztiek.
Iraurgirekin, Aitziber Aizpuru, Alazne Suso, Maialen Aranbarri, Nerea Orbegozo, Ane Ibañeta, Ane Etxaniz, Alba Nogales, Nerea Arregi eta Aintzane Agirre dira zozketa bidez kantinera irtetea tokatu zaienak. "Etxean egun hauetan erratza eta toalla hartu eta etxean ibili naiz entseatzen, eta aldamenekoak kantinera tokatu al zaidan galdetu zidan, musika entzun zuelako", esan zuen Aizpuruk.
Karmelo Etxegaraik beste bederatzi aukeratu ditu: Jone Bastida, Miren Soraluze, Alejandra Zabaleta, Ainhoa Irigoien, Ainhoa Ibarzabal, Garazi Labaka, Maddi Esnaola, Cristina Chuquimarca eta Leire Arrieta. Miren Soraluzek argi du ez duela larunbata iristea nahi, "gero eguna azkar pasako da eta!". Etxean entseatzen aritu direnak ere badira. Alejandra, adibidez, "diskoa badut eta aprobetxatu egin dut", azaldu zuen.
Ikasberriko kantinerak Iraia Osa, Iratxe Sarasola, Maria Aranbarri, Nerea Iturri, Laura Alberdi eta Maite Galdos izango dira eta, zaldi gainean joango dena, berriz, Irati Agirrezabalaga. Denek ilusioz hartzen dute. Horrela, Maria da urduri agertzen ez den bakarra, "gauza normaltzat hartzen dut", esan zuen.
Juan de Antxieta musika eskolak laugarren urtez jarraian hartuko du parte haurren danborradan eta, zotz eginda, Ane Gurrutxaga, Alaitz Kerejeta eta Ainhoa Odriozola izan direla hautatuak esan zuen Mari Jose Bikendi zuzendariak. Itsasi euskal kultur taldekoak, berriz, Ane Agiriano, Idoia Landa eta Maite Agirre izango dira.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |