Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Berastegin, San Anton gogoan

Unai Garaiburu berastegiarra, erdian, bere poneyarekin eta zenbait lagunekin.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

festa eguna izan zuten atzo Berastegin. Bizirik jarraitzen du oraindik Tolosaldeko herrixka honetan San Anton eguna ospa-tzearen usadio zaharrak. Eguzkialde-Leitzalde auzoan kokatutako izen bereko ermitan bildu eta etxeko animaliak bedeinkatzen dituzte herritarrek. Atzokoan ere jende andana bildu zen ermitan.

Harakin, lurperatzaile eta animalien patroitzat dute San Anton. Atzo, 10.00etan egin zuten elizkizuna Berastegin eta, ondoren, ekarritako animaliak bedeinkatzeari ekin zion Martin Garmendia apaizak; besteak beste, ahuntzak, oiloak, zakurrak, poneyak, untxiak eta txitak. Bizilagunek ekarritako ogitartekoak, bizkotxoa eta galletak jan eta ardoz busti zuten zintzurra bertaratutakoek.

"Eskolara joan behar izan dugu, baina irakasleak etortzen utzi digu amaren baimena ekarriz gero. Gehienak atera egin gara eta bizpahiru ikasle bakarrik geratu dira gelan. Guretzat festa egiteko aitzakia aproposa da", azaldu zuen Erregene baserriko Luis Mari Aldunberrik bere ahuntza alboan zuela.

Unai Garaiburuk ere txikitatik du San Anton egunean etxeko animaliak bedeinkatzeko usadioa. "Gure etxean betidanik ikusi dudan ohitura da eta nik urte batzuk daramatzat nire poneya ekartzen. Aitak lehen zakurrak ere ekartzen zituen", azaldu zuen gazteak.

Berastegiarrek oraindik ere egun hau ospatzen badute ere, hainbat herritarrek gogoan dute lehen egiten ziren ospakizunak. "Gogoan dut ni gaztetxoa nintzela nola ospatzen zen San Anton eguna. Afari berezia egiten zen Kako jatetxean eta bisigua jaten zen. Hori bai, gizonezkoak bakarrik joaten ziren afari horretara eta Kaxiano soinua jotzera etorri ohi zen. Egun handia zen", azaldu zuen Maria Jesusek.

Ospatzeko modua aldatu egin bada ere, herritarrak pozik agertu ziren atzo. "Ume asko etortzen dira orain euren animaliekin eta hori oso pozgarria da. Duela urte batzuk jende gutxi etortzen zen, baina orain berpiztu egin dela dirudi eta horretan zerikusia izan du duela zortzi urte egin zen ermitaren berrikuntzak", gehitu zuen Maria Jesus Berastegiarrak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Ahuntzak, poneyak, oiloak, untxiak eta zakurrak bedeinkatu zituzten atzo berastegiarrek ermitan
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |