Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Arrasateko Udaleko gazte sailak bost ikastaro antolatu ditu

Gaur egungo dantza, txalaparta eta perkusioa izango dira ikasgai otsailetik aurrera

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

arrasate. Arrasateko Udaleko gazte sailak bost ikastaro jarriko ditu martxan otsailetik aurrera. Sabel dantza gustuko dutenak, otsailaren 3tik martxoaren 31ra bitartean, Jaione Albenizek emango dituen saioetara gerturatu daitezke. Hitzordua larunbat goizetan izango da, 10.00etatik 12.00etara hastapen mailarentzat, eta 12.00etatik 14.00etara, trebetasuna lortu nahi dutenentzat.

Bestalde, komikiari buruzko tailer bat ere eskainiko dute, kasu honetan, Unai Busturia eta Julen Ribasen eskutik. Eskolak otsailaren 3an hasi eta martxoaren 31ra bitartean luzatuko dira, larunbat goizetan kultur etxe berrian, 11.00 etatik 13.00etara.

Gaur egungo dantza ikastaroa ere prestatu du gazteria sailak. Maite Albesek izango da irakaslea eta saioek otsailaren 5ean hasi eta martxoaren 28ra arte iraungo dute, astelehen eta asteazkenetan, 18.00etatik 19.30etara.

Ttakun taldeak, bere aldetik, txalaparta tailerraren ardura hartuko du. Hau, otsailaren 16tik maiatzaren 12ra bitartean izango da ostiraletan, 20.00etatik 22.00etara eta larunbatetan, 11.00etatik 13.00etara. Bukatzeko, Iñaki Bruñak hastapen eta sakontze perkusio eskolak koordinatuko ditu, Gazteluondo ikastolako aretoan.

matrikula Izena emateko epea zabalik dago eta, horretarako, gazte bulegoko egoitzara jo, 943 770065 telefono zenbakira deitu edo www.gaztebulegoa.com helbide elektronikora mezu bat bidali beharko da. Matrikula 20 eurokoa izango da, ikasleek eta langabeek, aldiz, 12 euro ordaindu beharko dituzte. >a.d.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |