|

hernani. Euskara modu naturalean ikasi eta lantzeko asmoz, Zilegi eskola egitasmoko beste saio bat
egingo dute astelehenean Hernaniko AEK euskaltegian.
Zen metodologia buruarentzat izango da egingo den tailerra eta, horretan, aspaldian indioek erabilitako metodoa ezagutu ahalko da harrien bibrazioaren bidez lasaitasuna sentitzeko. Saioa 14.30etatik 16.30etara izango da. Edonork parte har dezake Zilegi eskola egitasmoan. Bertan, euskara, bitarteko bat besterik ez da. Hau da, ikastaroa ez dago hizkun-tza ikastera zuzendua. Masajeak, eskulanak edo bestelakoak egiten ikasi daiteke, baina euskara lantzen den bitartean.
ORDUEN BONOAK Talde horietarako konpromisoa ez da ikasturte osokoa. Aukeratutako gai bakoitzak ordu jakin bateko iraupena izan dezake eta izen-ematea horretara bakarrik mugatu daiteke. Euskaltegiak orduen bonoak jarriko ditu salgai horretarako. Nahi duen orok 50 orduko bonoak erosi ahal izango ditu, adibidez, eta horiek gastatzen joan gustuko dituen tailerretan.
Eskolen egiturari dagokionez, gai emaile eta dinamizatzaile bat egongo dira parte hartzen duten herritarrekin batera. Lehenak bere ezagutzak azalduko ditu eta dinamizatzailea, euskaltegiko irakaslea, izango da saioaren nondik norakoa gidatuko duena. Ez dira hitzaldiak izango eta euskaldunberri, euskara ikasten ari diren eta euskaldun osoek parte hartu ahal izango dute.
Izena eman edo informazioa jaso nahi duenak Hernaniko AEK-k Larramendi kalean duen egoitzatik pasa edo 943 557801 telefono zenbakira deitu dezake. >a.h.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |